Asistentzia Plus estaldurak errepidean laguntzeaz gainera etxean ere laguntzen dizu. Asistentzia Premium edo Asistentzia Deluxe deitu izan genezakeen, baina Lagun Aron Asistentzia Plus deitzea erabaki genuen, bidaiako laguntza baino askoz gehiago delako.
Jakinda Lagun Aroren auto-asegurua oso ona zela bere horretan, hala ere konformatu ez eta tailerrera eraman genuen berritzeko. Eta aldaketa txapa eta pintura baino zerbait gehiago izan zen: estaldura batzuk zabaldu ziren eta aukera berriak sortu ziren. Hara: badago beste estaldura bat, berria izan ez arren, aseguru erabat berria izango bazenu bezala sentiaraziko zaituena. Berria esan dugu? Oso-oso berria!!
Asistentzia Plusi buruz ari gara: jada Arrisku Oroko modalitatean sartuta dago eta aukerakoa da Arrisku Oroko eta Hirugarrenen gainerako modalitateetan.
Bidaiako laguntzaren estaldura zabaltzen duen estaldura bat da, eta goi-mailako kategoriako hobekuntzak ditu, hala nola atoian eramatea autoa, aukeran, aseguratuaren bizilekutik gertu dagoen tailer batera, konponketa-denboren edo distantzien mugarik gabe.
Hobe dugu puntuz puntu joatea abantailak azalduz:
- -Ibilgailua atoian eramateko berme zabaldua: matxuraren edo ezbeharraren irismena eta zauden lekua edozein dela ere, zure ibilgailua bizilekutik hurbil duzun tailer batera eramatea erabaki dezakezu, betiere konponketa in situ egin ezin bada. Gainera, 1.000 eurorainoko muga ekonomikoa du ibilgailuaren erreskatea egin behar izanez gero (laguntza orokorraren 600 euroen ordez).
- Bidaia-aseguru osoa eta lehiakorra: 30.000 eurorainoko bermea atzerriko gastu medikoetarako, itzulera aurreratzeko aukera familiako kide bat ospitaleratuz gero, edo sutea, lapurreta edo uholdea izanez gero zure ohiko etxebizitzan. Hotel-gastuen muga handiagoa ere badu bidaia luzatu behar izanez gero edo familiako norbait behar izanez gero ospitaleratze-kasuetan.
- Eguneroko bizitzarako laguntza: eguneroko bizitzako zereginetan laguntzen dizun bermea ospitalean egonez gero edo mugikortasun-arazorik izanez gero. Ondoren xehetasun gehiago emango dizkizugu, aparteko puntu bat merezi baitu.
Asistentzia Plusek eramangarriago ere egiten du zure bizitza
Asistentzia Plusekin, bolanteko segurtasunaz gainera, bizitzako normaltasuna ere bermatzen duzu ahal den heinean. Sartzen diren bermeen artean dago, hain zuzen, Eguneroko Bizitzarako Laguntza. Horrek esan nahi du zure ibilgailuarekin istripu bat izatearen ondorioz ospitaleratuta edo mugitu ezinik bazaude, honelako laguntzak izango dituzula:
- Etxeko lanekin lagunduko dizugu, eguneroko erosketa edo mandatuekin, esate baterako.
- Mugikortasun-arazoak badituzu istripu horren ondorioz, dutxan lagunduko dizugu, eta komunera joateko garaian edo janzteko garaian ere bai.
- Haurrak zainduz, eskolara eramanez edo eskolako lanak egiten lagunduz eskolara joan ezin badira.
- Zure maskota zainduz norekin utzi ez badaukazu.
Estaldura honekin, Lagun Aro auto-asegurua merkatuko osoenetakoa da: kalitaterik onena eskaintzen du zerbitzu-prestazioan eta estaldura berritzaileak bezeroen beharrak estaltzeko.
Zein auto-aseguruk eskaintzen dute Asistentzia Plus
Premium estaldura hori sartzen da 2014ko azaroaren 26tik aurrera kontratatutako Arrisku Orokoa Plus auto-aseguruetan. Hau da, azken urteotan modalitate hori kontratatu duzuenok jada baduzue Asistentzia Plus zuen polizan. Eta zure kontratua aspaldikoa bada, kontrata dezakezu.
Kontratazioa aukerakoa da gainerako modalitateetan. Arrisku Orokoa, Hirugarrenena – Beirak, Hirugarrenena – Optimoa eta Hirugarrenena Plus aseguruetanoraintxe bertan kontrata dezakezu nahi izanez gero.
Zure aseguruak Asistentzia Plus edukitzea nahi baduzu, esan zure aseguruetako espezialistari edo deitu 944 94 74 28 telefonora. Gure txata ere erabil dezakezu.