Imajinatzen duzu zure moto-aseguru berria Instagramera igotzen? Ideia hori bururatu zaio UP! aseguru-sektoreko lehen bootcamp-a irabazi duen Seguros Lagun Arok babestutako taldeari. Aurkeztu zuten “Lagun US” proposamenak lehen saria lortu zuen 200 gazte baino gehiagok parte hartu zuten jardunaldian.
Joan den martxoaren 20an, COAMen Madrilgo egoitzan, egin zen bootcamp UP! jardunaldiaren helburua aseguru-sektorerako talentua bilatzea zen. 200 gazte baino gehiago taldeka lehiatu ziren enpresa parte-hartzaileek planteatutako erronketarako konponbideak pentsatzen.
30 urtetik beherako eta ikasketa, prestakuntza eta nazionalitate desberdinetako gazteez osatutako taldeek hainbat fase igaro zituzten, parte hartzen zuten aseguru-etxeen —Lagun Aro, besteak beste— aholkularien laguntzaz.
Ideia sortzaile eta berritzaileak proposatzeko eguna
Jardunaldia larunbateko goizeko 8:00etan hasi zen, eta arratsaldeko 19:30ean bukatu. Bootcamp-ean 13 aseguru-etxe egon ginen, eta bakoitzak 3 erronka proposatu zituen. Erronka bakoitzari 4-5 ikaslez osatutako talde bana esleitu zitzaion. Ikasleek ez zuten elkar ezagutzen eta egun horretara arte ez zuten jakin ze aseguru-etxe zegoen erronkaren atzean.
Lagun Arorekin batera parte-hartzaile izan ziren Allianz, ARAG, CPP Group, Generali, Grupo Santalucía, MAPFRE, Mutual Médica, Mutualidad de la abogacía, Nationale-Nederlanden, Reale, SegurCaixa Adeslas eta VidaCaixa.
Inesek proposatutako design thinking metodologia eta giroa ikusita itxura bikaina zuen jardunaldiak hasieratik. Azkar eta modu dinamikoan ideia berriak proposatu eta forma ematen zitzaien.
Lantalde “galaktikoa”
Talde bakoitzak superheroi baten izena zuen. Lagun Arok babestutako taldeari “Groot” zeritzon, zuhaitz sentikor baten antzekoa den Marvelen izakia bezala, eta kide hauez osatuta zegoen: Adolfo Vásconez, María Luisa Caro, Marina Aguinaco, Jorge Casan eta Daniela Pareja.
Egun osoan, Lagun Aroko Idoia Izaguirre, Mónica del Campo eta Pablo Campo aholkulariak taldearekin egon ziren, Laboral Kutxako aseguru-unitateko Leire Treviñorekin eta Gerardo Kareagarekin batera.
Taldea lanean aritu zen hiru erronka hauei konponbidea bilatzeko proiektuak garatzen.
- 1. erronka: Zer egin gure Bancaseguros eskaintza bezero gazteentzat erakargarria izan dadin?
- 2. erronka: Aseguruak kontratatzean eta berritzean, nola landu aholkularitza-prozesuaren digitalizazioa, balioa areagotzeko eta bezeroentzat errazagoa izan dadin?
- 3. erronka: Nola egin interaktiboagoa etxeko ezbeharra eta nola hobetu bezeroen esperientzia?
Brainstorming edo ideia-zaparrada eta ideiak lur hartzea
Lehen fasean, planteatutako erronkak aztertu zituzten (bezero, produktu edo zerbitzuekin zerikusia zutenak, eta aurreztea edo digitalizazioa sustatzearekin) eta aseguru-etxeek egunerokoan izaten dituzten arazoak birformulatu zituzten.
Ikasleak motibatuta zeuden eta dena eman zuten. Konbinazio ezin hobea hurrengo faseari aurre egiteko: ideiak sortzea.
Ideiarik berritzaileena erauzi ondoren, kasuan kasuko produktuaren edo zerbitzuaren prototipoa garatzeko unea iritsi zen. Ondoren, taldeek 15 minutu eskas izan zituzten beraien proiektuaren ontasunak saltzeko beraiekin batera zeuden aholkulariei.
Azkenik, “Groot”gazte-taldea hautatu zuten final handira pasatzeko eta epaimahaiaren aurrean agertzeko. Epaimahaia kide hauez osatzen zen: Susana Pérez (INESEko zuzendaria), Emmanuel Djengue (Berrikuntzan aditua eta Global Shapers Community-ko kidea), Stephanie Dezes (aholkularia eta Negozio Estrategian aditua), Germán Sánchez (Blockchain-en aditua eta eta Endesako Agile Coach-a) y Juan Prego (Jarrera Sortzaileko CEOa eta Berrikuntzan aditua)
Final handia Grootentzat eta bere “Lagun US” proiektuarentzat
Bost minutuz epaimahaikideak konbentzitu behar zituzten beraien proposamenak proposatu zen erronka ebazten zuela, bideragarria zela, eskalagarria, berritzailea zela eta benetan arreta bezeroengan jartzen zuela. Epaimahaiak zenbait alderdi puntuatu zituen, hala nola sormena, argitasuna, prestaketa-lana eta kontzeptu eta hizkera juridikoaren erabilera.
El equipo finalista de @seguroslagunaro presenta “Lagun US”, comunidades de asegurados. Vuelta al origen de los seguros con la mutualización.#UPseguros pic.twitter.com/TtKKA9xcGo
— Inese (@Inese_seguros) 30 de marzo de 2019
Grootek aurkeztutako eta Lagun Arok babestutako proiektuak “Lagun Us” izena zuen eta epaimahaiak ideiarik berritzaileena zela iritzi zionez garaile atera zen.
Bezeroen eta aseguru-etxearen artean aseguruak batera sortzeari lotutako ideia originala eta berritzailea aurkeztu zuten. “Lagun US” aseguru instagramagarri batean zetzan; bezeroek aseguru-ideia berriak proposatu eta sare sozialetan eta haien komunitatean partekatzen dute handiagoa eta bideragarriagoa egiteko.
Orain, INESE saria eskuetan dutela, Adolfo, María Luisa Caro, Marina, Jorge eta Daniela Londresera bidaiatuko dira, munduko aseguru-sektoreko adituen eta enpresen ekosistemarik berritzaile eta disruptiboenetako bat ezagutzera.
Un proyecto para hacer ‘instagrameables’ los seguros gana UP! #innovación #jóvenes #seguros https://t.co/ZGEgZ4ouZa pic.twitter.com/I33rNxpVSj
— Inese (@Inese_seguros) 1 de abril de 2019
Epaimahaiak aipamen berezia egin zion SegurCaixa Adeslaseko talde finalistari, ia garaile atera zena, bai eta Grupo Santalucíaren taldeari. Gainera, aseguru-etxe bakoitzak parte-hartzaileen lana eta jarrera aintzat hartu nahi izan zuen, eta banakako hiru sari eman zizkien bere taldeetako kideei; horrela kide horiek bekak eta ikastaroak jaso zituzten eta talentu gazteen eta coaching programetarako sarbidea eman zitzaien.
UP! oso esperientzia aberasgarria izan zen eta, gainera, oso ondo pasatu zuten. Seguros Lagun Arok eskerrak eman nahi dizkio Ineseri aseguruen lehen bootcampa antolatzeagatik, jende gaztearekin konektatzeko eta ideia berriekin sektorea garatzeko aukera eman baitigu.
Txioz txio izan dezakezu jardunaldiaren berri@Inese_seguros kontuaren harian eta #UPSeguros traolaren bidez.