Gardentasuna da eremu askotan eskatzen dugun balioetako bat. Eta ez da gutxiagorako, kontuan hartzen badugu funtsezkoa dela hori gizarte demokratiko batean. Gobernuei eta erakunde publikoei eskatzen diegu, baina ez soilik haiei. Informazio gehiago ematea eskatzen diogu gure bankuari edo gure aseguru-etxeari, besteak beste.

 

Transakzio ekonomikoetan gardentasuna eskatzea guztiz normala da. Are gehiago finantzarioetan. Eta hori da alde ona: informazio gehiago eta hobea izateko eskubidea dugu, baita ekonomiari buruzkoa ere. Eta, orduan, zein da alde txarra? Zeri buruz ari zaizkigun ez badugu ulertzen, ezer gutxirako balioko digu. Hori da txarrena, zalantzarik gabe.

Gardentasuna gure bizitzan benetan erabilgarria izan dadin, ezagutza minimo bat izatea eskatzen digu eta eguneroko praktika erabaki finantzario egokiak hartu ahal izateko. Hau da, inflazioa, gordailuak, inbertsio-arriskua, interesak, UTB… eta antzeko terminoak entzuten ditugunean zertaz ari diren jakiteak gure dirua behar bezala kudeatzen lagunduko digu. Ezagutza horri kultura finantzarioa esaten zaio.

Zure ezagutza probatu nahi? UNESPAren proiektua den estamos-seguros.es ekimenak kultura finantzarioari buruz argitaratutako galde-sorta honekin egin dezakezu. Seguros Lagun Aro elkarte horretako partaide da baita ere. Uste duguna baino entretenigarriagoa da, benetan. Test motako 8 galdera soilekin jakingo duzu gailurrean zauden ala Europako herrialde gehienen artean.

Hezkuntza Finantzariorako Nazioarteko Sareak berak erabili zituen galdera horiek hainbat herritako kultura finantzarioari buruzko oinarrizko egoera baloratzeko. Lankidetza eta Garapen Ekonomikorako Erakundearen “Financial education in Europe. Trends and recent developments” argitalpenetik ateratako gehigarri bat da; erakunde hori ELGE laburtzapenarekin ere ezaguna da, eta hezkuntzari buruzko PISA txostenak argitaratzen dituena da.