Lagun Aron gure aseguruak etengabe hobetzeko prozesuan murgilduta gaude. Zehazki, Etxeko aseguruari dagokionez, gure estaldurak eta zerbitzuak berrikusi ditugu, eta gure bezeroekin berrikusi eta aztertu dugu zeren falta nabaritzen duten, zer motatako zerbitzuak izatea gustatuko litzaiekeen, etab. Mezu honetan laburbilduko dizkizuegu gure etxeko aseguruetan sartu ditugun berrikuntza nagusiak:
Zein dira Etxeko Aseguruaren berrikuntzak?
Gure Esku-trebea PLUS zerbitzua hobetu dugu, iturgintza-lanak gehituz, hala nola zisterna-mekanismoa aldatzea edo txorrotak ordeztea, doitzea eta instalatzea. Estaldura hau gure modalitate osoenean —etxea PLUS— sartzen da, eta orain, gainera, zerbitzu hori estaldura gisa kontrata daiteke gainerako modalitateetan. Esku-trebea Plus zerbitzuak 3 orduko eskulana hartzen du, urtean 2 aldiz, zure etxeko lan eta konponketa txikietarako.
Estaldura berri gisa, Defentsa juridikoa etxebizitzaren legez kontrako okupazioan nabarmentzen dugu; zure etxebizitza berreskuratzeko prozedura adiskidetsu eta judizial batean aseguratuaren defentsa-gastuak estaltzen ditu, hain egoera desatsegina gertatzen bazaizu.
Ildo beretik, etxebizitzak bandalismozko edo asmo txarreko ekintzak izan baditu okupen erruagatik, estaldura berri horrek bere gain hartuko ditu legez kanpoko okupazioak eragindako kalteak.
Azkenik, bigarren egoitzetarako “Ez bidaiatu” zerbitzua estreinatu dugu. Ezbeharra gertatuz gero, giltzen bidalketa kudeatzeaz arduratuko gara, gremioak sartu ahal izateko eta, horrela, zu bertara joan beharrik ez izateko.
Guretzat garrantzitsuena da zu seguru eta babestua senti zaitezen lortzea. Kontsultatu gure estaldura guztiak gure webgunean.
.