Seguros Lagun Aroren bulego nagusiak ez dira Googlerenak bezain erakargarriak, baina bisitariak harritzen ditugu guregana etortzen direnean. Bulegoko materialaren ondoan sasoiko frutaz betetako frutaontziak ditugu, eta, paretan, eguna hasteko ondo gosaltzea garrantzitsua dela gogorarazten diguten mezuak. Langileen artean osasuna sustatzeko ekintzen bi adibide besterik ez dira; askoz gehiago daude. Kontatuko dizugu zer egiten ari garen gure lan-ingurunean prebentzioaren kultura sortzeko.

“Lagun Aron gurea zaintzen dugu” leloarekin martxan jarri dugu ekintza-plan bat Bilboko egoitza sozialean lan egiten dugun 145 pertsonen artean ohitura osasungarriak sustatzeko. Azken urteotako helburua lortzeko urrats bat gehiago da: lan-ingurune osasungarria garatzea.

Seguros Lagun Aron Osasunaren Zaintzarako plana dugu: plan horren emaitzak erabakigarriak izan dira proiektu hau martxan jartzeko. Egoneko lana duen batez besteko 46 urteko langile-taldea dugula kontuan hartuz –emakumezkoen % 26,31k eta gizonen % 62,50ek gainpisua edo obesitatea dute–, nahitaezkoa zen ekintza-plan bat martxan jartzea. Zein da helburua? Langileei bizitza-estilo osasungarriei buruzko informazioa ematea eta produktu, hautapen eta ohitura osasungarriagoak hautatzeko aukera aurkeztea.

Proiektu honek funtsezko lau zutabe ditu: elikadura, ariketa fisikoa, ergonomia eta faktore psikosozialak. Horrela, aurten jada ikusi ditugu gure bulegoetan ondo gosaltzearen abantailei buruz edo lan-denboran inprimagailura, komunera… joateko mugitzeko beharrari buruz hitz egiten diguten kartelak (“Praktikan jarri ni joango naiz metodoa eta zure osasunaren aldeko urrats handiak egingo dituzu”).

Frutaontziak bulegoan

Frutaontzia
Eta ez hori bakarrik: fruta gehiago kontsumitzea bultzatzeko eta egunerako gomendatutako hiru anoetara iristeko, frutaontziak jarri dira bulegoko zona estrategikoetan, nekazaritza jasangarriko, sasoiko eta inguruneko piezekin. Enpresak eta langileek partekatzen dute kostua.

Vending produktu ez hain osasungarriak ordeztu ditugu

Salmenta-makinak ere berritu ditugu produktu osasungarriagoak eskaintzeko NAOS estrategiari jarraituz (Nutrizioa, Jarduera fisikoa eta Obesitatearen prebentzioa): 200 kilokalorietako gehieneko balio energetikoa; 7,8 gramoko gehitutako gantzen gehieneko edukia eta gantz aseen 2,2 gramokoa; trans gantz-azidorik ez; gehitutako azukrearen 15 g-ko gehieneko edukia; edo gatzaren 0,5 g-koa.

Agur plastikozko botiletan ontziratutako urari

Gainera, plastikozko botiletan ontziratutako ura sareko ura iragazten eta arazten duten iturriekin eta beirazko botila indibidualekin ordeztu dugu. Eta enpresa-ekitaldietarako cateringak ere berrikusten ditugu, proiektuarekin bat etor daitezen.
Plastikozko botila, beirazko botila indibidualekin ordeztu dugu

Dieta mediterraneoa bultzatzea

Ekimen honen beste funtsezko zutabe bat elikadura osasungarrian heztea da. Eta dieta mediterraneoa jarraitzen ikasteaz gain, kontsumitzen ditugun ontziratutako produktu guztien etiketak deszifratzen ere ikasi dugu.

Informazioa ere ez da falta jasotzen dugun newsletter-ari esker: nola egokitu menuak tarterari, nola manipulatu janariak higienearekin, zer da menu oso bat, zer da janari-talde bakoitzaren anoa bat…

Eta, autoetan bezala, pantaila-babesleak ere bat egin du proiektuarekin, eta galdetzen digu…: “Bi orduz egon zara ordenagailuaren aurrean? Ariketa egitera gonbidatzen zaitugu…”.

Gizarte-erantzukizuna

Prebentzioaren kulturaren eraginak lan-ingurunetik harago doaz, eta eragin onuragarriak dituzte gure familietan eta gure inguruan. Iraupen-lasterketa da, baina, enpresa sozialki arduratsua garenez, ziur gaude onurak ekartzen dizkiola gizarteari eta gure aseguruak hobetzen dituela. Azken finean, langileak zaintzea gure bezeroei ematen diegun zerbitzua zaintzea ere bada.

Berriki gure EKINTZA-PLANAren esperientziak eta praktika onak aurkeztu ditugu laneko osasunari, segurtasunari eta ongizateari eskainitako 2017ko Prevencionar kongresuan.