Lagun Aro-k eskaintzen dizkizun zerbitzuak kudeatzeko app baten bila bazabiltza, hau interesatzen zaizu: gure aseguru guztiak Laboral Kutxaren mugikorretarako aplikazioan txertatuta daude 2014az geroztik. Azken bertsioetan, errendimendua hobetzeaz gainera, funtzio berriak gehitu ditugu zure aseguruak errazago kudea ditzazun eta erabilgarria izan dadin urgentziazko kasuetan.
Ziur gaude inoiz erabili duzula, eta hala ez bada, jarraitu irakurtzen, interesatuko zaizu-eta inolako zalantzarik gabe. Mugikorretarako aplikazio honen bidez laguntza-zerbitzuetan sar zaitezke, isunen ordainketan, partea eman, zure kokalekutik hurbilen dituzun tailerrak kontsultatu, eta garabia non dagoen ere bai.
Eta zure buruari galdetuko diozu, baina nola? Oso erraz. Hartu mugikorra, eta ireki aplikazioa. Oraindik ez badaukazu, doan deskarga dezakezu zure smartphone-aren aplikazio-dendatik (beherago ikusiko dituzu estekak). Ondoren, zerbitzu horiek guztiak aurkituko dituzu atal hauetan.
Laguntza urgentea behar dut: gehien erabiltzen dena ezusteko bat sortzen denean
Bidaiako laguntza izan, edo urgentziazko sarrailagileak, argiketariak edo beiragileak…., mugikorretik urgentzia baten berri emateko modurik errazena eta arinena da, eta, horregatik, ez da harritzekoa aplikazioaren atalik erabiliena izatea.
Zerbitzu horri esker, online egin dezakezu partea eta urgentzia-zerbitzuari agindua bidali. Ondoren, hainbat galdera erantzun beharko dituzu, eta ahal bezain laster, dagokizun gremioa zurekin harremanetan jarriko da hitzordua adosteko eta arazoari erantzuna emateko.
Jar dezagun adibide bat. Demagun ezin zarela etxean sartu, sarrailarekin arazo bat daukazulako. “Laguntza urgentea behar dut” atalean klik egin beharko duzu, eta ondoren “Eskatu sarrailagile urgentea” botoia sakatu. Orduan, aplikazioak hainbat galdera egingo dizkizu zuk erantzuteko, adibidez “Ezin zara etxebizitzara sartu ala etxebizitzatik irten, hori da gertatzen zaizuna?”, edo “Lapurreta, lapurreta-saiakera edo bandalismoko ekintza baten ondorioz sarraila hondatuta dagoela uste duzu?” Ondoren, ezbeharra azaldu beharko duzu eta partea berretsi. Une horretatik aurrera, sarrailagilearen deia jasoko duzu.
Garabi-zerbitzua elkarrekiko geokokapenarekin: zu kokatzeaz gainera, garabia nondik doan ikus dezakezu
Errepideko laguntza da eskari asko duen beste zerbitzu bat. Zerbitzu horrekin garabia eska dezakezu zure geokokapena bidali mugikorretik. Horrela, zehaztasunez jakingo dugu non zauden eta ahal bezain laster joango gara zure bila.
Gainera, zerbitzuak bi noranzkoetan funtzionatzen du, hau da, zu non zauden jakiteaz gainera, zuk ere une oro ikusi ahal izango duzu non dagoen zure bila joango den garabia, eta horrela bidaiako laguntzaren zerbitzu hobea eskain dezakegu. Funtzio hori merkatuan gehien baloratzen denetako bat da, Laboral Kutxaren blogean aipatutako Asistance Audit-en azterlan baten arabera.
Funtzionamendua gainerakoena bezain erraza eta intuitiboa da:
- Laguntza urgentea eskatzeko atala sakatu behar duzu.
- Zure aseguru guztien zerrenda bat aurkituko duzu. Zure ibilgailuaren matrikula hautatu behar duzu, eta arazoa adierazi.
- “Eskatu garabia” botoia sakatutakoan, geokokatuko zaitugu eta garabiaren bidalketa abian jarriko dugu.
- Ondoren, SMS bat jasoko duzu estekarekin, eta horren bidez denbora errealean eta modu geokokatuan izango duzu zure zerbitzuaren egoeraren berri eta garabia noiz iritsiko den jakin ahal izango duzu.
Eta hori ez da dena: eskura dituzun beste zerbitzu batzuk
App-ean, zerbitzu urgenteak bilatzeaz gainera, beste kudeaketa kontsulta batzuk ere egin ditzakezu:
- Ezbeharrak eta isunak: atal honen bidez partea eman ahal izango duzu edo aurreko parteen xehetasunak ikusi, eta zirkulazioko isunak kudeatu ere bai.
- Partea eman: poliza hautatutakoan, partearen alta telefonoz amaituko da Lagun Aroren dei batekin.
- Trafiko-isunak: izapidetzeko, isunaren argazki bat bidali beharko duzu posta elektronikoz, eta kudeatzen dugunean, telefonoz emango dizugu horren berri.
- Nire aseguruak: Zauden lekuan zaudela, fitxa honetatik sarbidea izango duzu zure aseguru bakoitzaren xehetasunetara: poliza-zenbakia, muga-eguna, baldintzak, ordainagiriak, helbideratzea…
- Tailerrak eta konpontzaileak: hortxe ikus dezakezu hurbilen dituzun gremioen informazioa: iturgintza, arotzeria, argiketariak etab. Gainera, duela gutxi maila nazionalean zabaldu dugun itundutako eta konfiantzazko auto-tailerren sareari buruzko informazioa ere ikusi ahal izango duzu bertan. Azken finean, hurbilen dituzun gremioen zerrenda, sortzen zaizun edozein ezbeharrari aurre egiteko, hemen nahiz zure herritik kanpo gertatutakoan, GPS bidezko posta-kodearen kokapenaren bidez.
Eskuragarri doan iOSerako eta Androiderako
Laboral Kutxaren Banca Móvil app-a doakoa da eta eskuragarri dago App Store-n iPhone-rako bertsio batekin eta iPad-erako beste batekin. Nola ez, Android-erako ere deskarga daiteke Google Play-tik.