Espero gabe galdara aldatu beharra edo bizilagun-erkidegoari ordainketa handi bat egin beharra gerta liteke inoiz, eta, gertatuz gero, ziur unerik okerrenean izango dela. Ustekabe ekonomiko horiek hankaz gora jar dezakete edozein familiaren ekonomia, eta, horregatik, komeni da larrialdietarako funts bat edukitzea: aurreztutako dirutxo bat ustekabeko gastu bati aurre egiteko, mailegurik eskatu beharrik gabe.
Zenbat diru aurreztu larrialdietarako funtserako
Gure egoera ekonomikoaren araberakoa izango da zenbatekoa. Pentsatu behar dugu zenbat diru behar izan genezakeen bat-batean, zenbat pertsona ditugun gure kargura, zein diren ohiko gastuak… Ustekabeak direnez, ezin dugu aurrez jakin zenbat diru beharko dugun. Gomendio orokor gisa, har ezazu hauxe: 3 eta 6 hilabete bitartean izaten ditugun ohiko gastuen baliokidea diren diru-erreserba eduki beharko genuke (eta hor sartzen dira alokairua edo hipoteka, aseguruak, gasa eta argia…. eta badakizu, beste hainbat gastu ere bai).
Non gorde aurreztutakoa
Dirua lastairaren azpian gordetzea askotan aipatzen da, baina ez da benetan egin ohi dena. Non gorde pentsatzen jartzen garenean, leku segurua bilatzen dugu, eta, kasu honetan, aurreztutako dirua erraz eskuratzeko bide ematen duena.
Konponbide erraza eta erosoa bilatzen dutenentzat, Seguros Lagun Aron Aurrezki esklusiboa 15 plana gomendatzen dugu. Aurreztean askatasun handia bilatzen duten pertsonei ondoen egokitzen zaien asegurua da. Alde batetik, zenbat diru aurreztu nahi duzun erabaki dezakezu, eta, bestetik, noiz aurreztu nahi duzun. Azaltzen ari garen plana produktu malgua da, ekarpenak aldatzeko aukera ematen duena (handiagotuz edo txikiagotuz), eta penalizaziorik gabe etetekoa ere bai. Hileroko aurrezki bat hauta dezakezu, urterokoa, hiru hilean behingoa, lau hilean behingoa, bi hilean behingoa, sei hilean behingoa edo urteko sarrera bakarrekoa. Zenbat eta gehiago iraun kontratuaren epeak eta zenbat eta handiagoak izan ekarpenak, orduan eta gehiago aurreztuko duzu, baina edozein unetan erabil dezakezu aurreztutakoa. Eta edozein unetan aurrezkia erabili ahal izango duzun segurtasunarekin, osorik edo partzialki, inolako errekargurik edo komisiorik gabe.
Larrialdietako funts batek lasaitasuna ematen digu, eta erabili beharrik ez izateko zortea badaukagu, etorkizuneko helburuak lortzeko aukera emango digu (autoa aldatzea, erreforma bat, seme-alaben ikasketak…) Nahikoa da helburu batzuk planteatzea: aurrezkia handitzea, gastuak kontrolatzea estutasunik gabe hilabetearen amaierara heltzeko eta zorrak murrizteko edo desagerrarazteko. Eta has gaitezen aurrezten!