Aseguru berri bat kontratatzean, edozein motatakoa izanda ere, badira kontuan hartu beharreko zenbait kontzeptu. Horietako bat frankizia da. Horregatik, eta publiko orokorrak nahiko ezezaguna duenez, artikulu honetan gaiari buruzko puntu garrantzitsuenak adierazten saiatuko gara.

Zer dira aseguru-frankiziak?

Aseguruen arloan, frankizia defini daiteke ezbehar baten ondoriozko kalteak estaltzeko aseguratuak ordaindu beharreko diru-kopuru gisa. Batez ere, auto-aseguruan erabili edo aplikatu ohi da, baina baita beste aseguru-mota batzuetan ere, hala nola Etxekoan, Erkidegokoan edo Erantzukizun Zibilekoan.

Hau da, kalteak sortuz gero kontratatutako aseguruak estalitako kontingentzia batengatik, aseguratuak konponketaren zenbatekoaren zati bat bere gain hartzeko aukera dago.

Frankiziarekin kontratatzen diren aseguruetan primak txikiagoak izaten dira halakorik ez duten aseguruetan baino; jakina, Aseguru Etxeak ez duelako bere gain hartzen ezbeharraren kostu osoa.

Zer frankizia-mota daude?

Oro har, esan daiteke aseguru-mota adina frankizia-mota daudela.

Frankiziaren zenbatekoa zenbateko finkoa izan daiteke, baina badaude ezbeharraren kostuaren gaineko frankizia portzentualak ere bai (adibidez, ezbeharraren kostuaren % 3). Gainerako kopurua aseguru-etxeak berak ordaindu beharko du.

Aseguru-produktu gehienetan egon daitezke frankiziak; hala ere, hemen interesatzen zaiguna ohikoena da: automobil-aseguruetarakoa.

Automobil-aseguruan frankiziaz hitz egiten denean, normalean Arrisku Orotako modalitateei egiten zaie erreferentzia, eta, zehazki, ibilgailuak izandako kalteen estaldurari.

Izan ere, tipologiarik hedatuena da zalantzarik gabe, eta horren arrazoia da oso interesgarria izan daitekeela eskaintzen dituen abantailekin.

Horregatik, Lagun Aron auto-aseguru bat daukagu gure bezeroen frankizia 50 eurotan murrizten duena ezbeharrik izan gabe igarotzen den urte bakoitzeko, betiere ibilgailua gure Konfiantzazko Tailerretako batean konpondu behar bada: Frankizia Hobariduna da, eta gidari onak saritzen ditu. Horrela, 300 euroko frankizia 150 eurokoa izatera pasa daiteke urteak igaro ahala, 450 eurokoa 250 eurokoa izatera, eta 600 eurokoa, berriz, 450 eurokoa. Hori oso aurrezki garrantzitsua izango da gure bezeroentzat ezbeharrik izanez gero.

Horrenbestez, ikusi dugu frankiziaren kontzeptua funtsezkoa dela aseguru-kontratuetan, horien tipologia edozein dela ere. Ikuspegi horretatik, gure erabakiari buruz gomendatzen diguten profesionalen aholkularitza izatea abantaila segurua izango da. Lagun Aron erabiltzaile guztiak animatzen ditugu gurekin harremanetan jartzera inolako konpromisorik gabe… Behar dituzuen erantzunak emango dizkizuegu!