Bi produktuak erretirorako aurrezki-produktuak dira eta normalean erretiroa hartzean kobratzen dira. Aurrezteko bi moduen helburua bera da, baina hala ere bideak desberdinak dira. Pentsio-plan baten eta APA baten arteko aldeak zein diren jakiteak, hain zuzen, erretirorako zein produktu komeni zaigun aukeratzen lagunduko digu.

Ikusi begiratu batean zein alde dagoen pentsio-planen eta aurreikuspen-planen artean.

ANTZEKOAK, BAINA EZ BERDINAK Pentsio-planen eta aurreikuspen-plan aseguratuen arteko aldea. Erretirorako planak dira? Bai, biak. Abantaila fiskalik dute? Bai, biek. Noiz kobratzen dira? Normalean, erretiroa hartzen duzunean bi kasuetan. Ekarpenak bermatzen dituzte erretiroa hartutakoan? Pentsio-planetan ez, Aurreikuspen-Plan Aseguratuan, bai. Bestelako babesak hartzen dituzte barnean? (adibidez, alarguntza/zurztasuna) Pentsio-planetan ez, Aurreikuspen-Plan Aseguratuan, bai. Nire dirua zertan inbertitzea nahi dudan aukera dezaket? Pentsio-planetan bai, Aurreikuspen-Plan Aseguratuan, ez. Mobiliza daitezke? Bai, bietan.