Martxan jarritako ibilbidearen emaitzak jasotzen hasi gara.

2014.urtea garrantzitsua izan zen Enpresako Erantzukizun Sozialaren inguruko erabakiak hartzeko. Seguros Lagun Aron kudeaketa-eredu berri eta orekatuago baten aldeko apustua egin dugu, eta duela bi urte martxan jarritako ibilbidearen emaitzak jasotzen hasi gara. Enpresako Erantzukizun Sozialaren 2015eko Txostenean jasotako ondorioek hala berresten dute.

2015eko ardatz nagusiak hauek izan dira: balioa sortzea, pertsonen garapenari zuzendutako Erantzukizun Soziala indartzea eta ingurumenaren jasangarritasuna. Eta horien garapenetik lortutako datuek sendotzea eta tarte horretarako ezarritako adierazle askoren hobekuntza ekarri dute.

Horrelako politika aktiboei esker, erakunde osoa, zuzendaritza-taldea buru duela, enpresaren eta haren ingurunearen garapen ekonomikoan, sozialean eta ingurumenekoan inplikatu da, eta horregatik ezarri ahal izan dira Seguros lagun Aroren konpromisoak interes-talde desberdinetan, horietako bakoitzaren elkarrizketa-mekanismoak identifikatuz eta, horrez gain, EES gaien inguruko gai garrantzitsuei buruzko mapa sortuz.

Ikusi online EGE 2015eko Txostena
Deskargatu EGE 2015eko txostena


Artikulu hau gazteleraz ere eskuragarri dago.