Seguros Lagun Aroren Enpresako Erantzukizun Sozialaren politikaren baitan dago jasangarritasunaren aldeko konpromisoa, ez bakarrik ekonomikoa, baita soziala ere. Bide-segurtasuna hobetzearen aldeko apustua etengabekoa da aseguru-etxean, eta orain berekin dakar Innovabiden sartzea, Bide Segurtasunaren kudeaketa hobetzeko enpresaren euskal sarea izaki.

Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzan 2017an jarri zuen martxan bide-segurtasunarekin konprometitutako enpresen Innovabide sarea. Gaur egun, hogeita hamar bat erakunde dira (gara), esparru eta tamaina desberdinetakoak.

Sare honetan sartzean, Seguros Lagun Arok konpromisoa hartzen du bide-segurtasuneko praktika onak partekatu eta martxan jartzeko eta enpresaren kudeaketan integratzeko.

Errepidean lanerako bidean edo ibilgailu bat gidatzen den lanetan gertatzen diren istripuen kopurua murriztea da helburua, baita laneko bide-segurtasuna hobetzeko neurriak hartzeak duen garrantziari buruz sentsibilizatzea ere.

“In itinere” (lantokira joatean edo bertatik itzultzean) eta “in mision” (beren lana egiteko ibilgailu bat gidatzean) gertatutako istripuetan hildakoen eta zauritu larrien kopurua % 40 murriztea da xedea.

Seguros Lagun Aro Innovabiden sartu ahal izateko, aseguru-etxeko talde desberdinetako pertsonek hausnarketa- eta kontraste-prozesua egin dute Eusko Jaurlaritzako Trafiko Saileko eta Euskaliteko ordezkariekin (Euskalit euskal erakundeen kudeaketa aurreratua sustatzen duen fundazioa da, haien lehiakortasunari eta garapen jasangarriari laguntzeko).
Sare horretan egoteak beste enpresa batzuekin praktika onak partekatzeko eta elkarrekin ikasteko aukera emango digu helburu horiek lortze aldera.