Erabili ohi ditugun terminoak dira biak, eta antzeko esanahia dute. Dena den, badago alderik Tasen eta Zergen artean. Ez da gauza bera zerga bat edo tasa bat ordaintzea. Kasu bietan pertsonak gara azken onuradunak.

Tasen eta Zergen arteko alde nagusiak hura ordaintzean jasotzen duzun kontrapartidarekin zerikusia du; kontrapartida hori zuzenekoa edo zeharkakoa izan daiteke.

Tasari dagokionez, kontraprestazioa zuzenekoa da, hau da, zerbitzu zehatz baten truke ordaintzen duzu. Adibidez, zure etxeko elektrizitate-horniduragatik tasa bat ordaintzen duzu edo unibertsitatean matrikula bat formalizatzeagatik tasa bat ordaintzen duzu. Hortaz, zeu zara zerbitzua zuzenean jasotzen duen pertsona eta, teorian, borondatez egiten duzu.

Zerga ordaintzen duzunean, berriz, ez duzu zerbitzu edo prestazio zehatz baten truke egiten. Ez dago zuzeneko loturarik. Adibidez, zergak ordaintzen ditugunean hala nola BEZa edo PFEZ (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga) helburu desberdinetarako ekarpena egiten ari gara, eta ez zuzeneko kontraprestazio baterako. Zerga bakoitza ogasunari egiten diogun ekarpena da, ondoren denok erabil ditzakegun beste zerbitzu edo ondasun publiko batzuetarako izango dena. Gainera, nahitaez ordaindu beharreko zerga da.

Euskaltzaindiaren definizioa

Jakin-mina baduzu, hauxe da Euskaltzaindiak termino biei ematen dien definizioa:

  • tasa: iz. Zenbait zerbitzu publiko erabiltzeagatik ordaindu beharreko zerga. “Udalek tasak igotzen dituzte urtero KPIren arabera”.
  • zerga: iz. Administrazioari, gastu publikoei aurre egiteko, ordaindu behar zaion diru kopurua. “Zergak ordaindu ezinik. Estatuak bakoitzaren jabetzari ez dio zerga larregirik ezarri behar. Zenbateko zergak jarri behar zituzten asmatzeko. Ez duzu, beraz, zerga hori zor. Zergari erantzun. Errentaren gaineko zerga. Tabakoaren zergak igotzea proposatu du Bruselak.”