Bai! Aurten oporretara goaz, eta gurpil gainean. Autokarabanan joango gara ezagutzen ditugun lekuei bisita egiteko eta leku ezezagunak ezagutzeko.

Udako gure etenaldiak ez zaituzte harrituko sare sozialetan jarraitzen gaituzuenoi edo gure buletinera harpidetuta zaudetenoi. Seguros Lagun Aron normala izaten da abuztuan arnasa hartzea irailean gai berriak ekartzeko.

Aurtengo berrikuntza da autokarabanaz goazela oporretan. Nolanahi ere, lantaldekoren batek zerbait praktikoagoa eta dinamikoagoa nahiago du, eta camper-a aukeratu du bidaiatzeko. Uda honetan, modan jarri dira autokarabanak eta camper furgonetak bidaiatzeko ibilgailu gisa.

Oporrak gurpilen gainean

Jende askok hautatzen du bidaiatzeko modu hau. Beraz, aurten mugitzeko askatasuna eta etxea gainean dugula bidaiatzeko erosotasuna probatuko ditugu. Esaten dute autokarabanan bidaiatzeak adikzioa sortzen duela.

Aurten, gainera, oso aukera egokia da, aukera ematen duelako bidaiak eta ihesaldiak antolatzeko hilabete batzuk lehenago erreserbatu beharrik gabe. Gainera, autokarabana ingurune babestua da, ia autosufizientea, eta desinfektatzen erraza familiarekin nahiz lagunekin segurtasunez bidaiatzeko.

Aholku ugari aurkitu ditugu Interneten caravaningaren munduan hasteko. Lehenengo zalantza hau izan dugu: nola aseguratu behar dugu autokarabana?

Nahitaezko asegurua autokarabanetarako eta camper-etarako

Normalean, halako ibilgailuek ohikoek baino estaldura handiagoak behar izaten dituzte. Gauza bera gertatzen da furgoneten edo camper-en kasuan. Barneko ekipamenduak aseguru-modalitate espezifikoa behar du. Kontuan hartu aseguruak estaldu beharreko osagai gehiago daudela ibilgailu normaletan baino: tresna elektrikoak, ateak eta leihoak, sanitarioak, instalazio elektrikoak, sukaldea…

Eta aseguru-etxe guztiek ez dute horietara egokitutako produkturik. Esate baterako, Seguros Lagun Arok etxebizitza-furgoiak bakarrik (VW California, Mercedes Marco Polo…) aseguratzen zituen orain arte, Arrisku Orotakoaren estalduren bidez. Baina jarraitu irakurtzen, hau aldatu egingo da-eta.

Lagun Aroren aseguru berria autokarabanetarako eta camper-etarako

Hemendik aurrera, Seguros Lagun Arok aseguru espezifikoa eskainiko du autokarabanetarako. Izan ere, halako ibilgailuetarako behar diren estaldurak dituen auto-asegurua da.

  • Camper-furgoiak: Fabrikatik atera ondoren etxebizitzen elementuak –ohea, sukaldea…– gehitu zaizkien furgoiak dira.
  • Camper-ak: Karrozeria-enpresa espezializatuek egokitutako furgoiak: etxebizitzen elementu propioak gehitzen dituzten kanpo- eta barne-aldaketak dituzte.
  • Autokarabanak: Furgoi baten txasisa eta kabina bakarrik –edo txasisa bakarrik– erabiltzen dituzten ibilgailuak. Karrozeria-enpresa espezializatu batek bidaiari-toki bat gehitu die, eta barnean etxebizitzen elementu propioak jarri dira. Hainbat mota daude konfigurazioaren arabera: kaputxinoak, profilatuak, modularrak edo integralak.

Lagun Aroren caravaning aseguru berriari buruz informatzeko, galdetu zure ohiko artekaritzan edo LABORAL Kutxako hurbileko bulegoan. Bestela, deitu 944 94 74 28 telefonora, eta camper-etarako nahiz autokarabanetarako dauzkagun aseguru-modalitateak eta estaldurak azalduko dizkizute.

Autokarabana bat alokatzeko aukera

Nolanahi ere, ez da beharrezkoa autokarabana erostea halakoetan bidaiatzeko esperientzia bizi ahal izateko. Alokatzeko aukera dago, Yescapa.es, webgunean, esate baterako: partikularren artean autokarabanak eta camper furgoiak alokatzeko webgunea da. Aukeratu 7.500 ibilgailu baino baino ibilgailu gehiagoren artean (1.000 baino gehiago Espainian), eta bidaiatu askatasun osoz.

Gorabeheraren bat izanez gero, pertsonalizatutako arrisku orotako aseguru batek bidaia osoan zehar babestuko zaitu, eta errepideko laguntza izango duzu, gainera, asteko 7 egunetako 24 orduetan. Lapurretak ere estalita daude, bai errentariak eta bai jabeak lasaitasun osoz aloka ahal izan dezaten.

Eta badakigu zertaz ari garen, duela urte batzuk geroztik Seguros Lagun Aro eta Yescapa elkarrekin lankidetzan ari direlako partikularren arteko autokarabana- eta camper-alokairurako bereziki sortutako aseguru bat eskaintzeko. Aldi baterako asegurua da, eta jabearen urteko asegurua ordezten du alokairu-aldi bakoitzean. Bai bidaiariak eta bai ibilgailua aseguratuta daude alokairu-aldian zehar, eta inolako administrazio-kudeaketarik egin beharrik izan gabe.

Helmuga turistikoak prest, adi, irten!

Helmuga turistiko ugari konfinamenduaren ondorengo turismoa bultzatzeko  prestatu dira (koronabirusaren ondorengo turismoaz hitz egin nahiko genuke, baina zoritxarrez birusa oraindik hor dago eta alerta jarraitu behar dugu).

Helmuga gehienek barne-turismoa bultzatu nahi izan dute gehienbat, eta autokarabanak moldaerrazak eta erosoak direnez, aurten caravaningaren joera goraka dator. Furgonetan bidaiatzea gero eta zabalduago dago Europa osoan.

Guk Espainiako Autonomia Erkidego ugarik barne-turismoa erakartzeko egin dituzten bideoak erakutsi nahi dizkizuegu. Zure helmuga izan ala ez, erreproduzitu bideoak eta gozatu eskaintzen dizkiguten irudiekin. Ikuste hutsarekin gozatu egingo duzu! Paisaiak ikusi, herriak gogoratu, gastronomia dastatu… gu zoratu egin gaituzte!

Euskadin elkarrekin topatzeko patua

Helmuga ez da leku hutsa. Gauzak ikusteko, sentitzeko eta bizitzeko aukera berria ere bada. Euskadik horretarako aukera ematen du, eta 40 segundotan biltzen ditu musika, off ahotsa eta paisaia ikusgarriak.

Nafarroa eta bere “efektuak” zain dauzkazu

Guk abentura hautatu dugu, baina askoz ere gehiago daude. Klik eginez gero, “Nafarroa efektua” ezagutu ahal izango duzu.

Andaluziak ikusi nahi zaitu

Gata lurmuturrak ikusi nahi zaitu, Alhambrak zure falta du, Torcal zure zain dago, eta Doñanak zurekin egiten du amets… sakatu play, eta esaiezu zerbait.

Kantabria, beti bezain mugagabe

Une zailak igaro ondoren, Kantabriak proposatzen dizu munduan zure lekua aurkitzea.

Asturias, hondartzako lehen lerroan

Asturiasko paradisu naturala, itsasora irekia Eta gogoratzen dizute Printzerriak 200 hondartza baino gehiago dituela, gustu guztietarako.

Galizia Benedictaren eskutik

Galiziaren turismoa sustatzeko kanpainak protagonista berezia du: Benedicta Sánchez, aurtengo aktore berri onenaren Goya sariaren irabazlea.

Gaztela eta Leon, Leo Harlemen inspirazioa

Erkidegoaren neurriko kanpaina: zerbait ezohikoa. Hala dio behintzat Leo Harlemek: berak, behintzat, Gaztela eta Leongo probintzia guztiak ezagutu nahi ditu uda honetan.

Gaztela-Mantxa, inoiz baino gertuago

Gaztela-Mantxako lurrek beren natura sentitzera eta bertako gastronomia dastatzera gonbidatu nahi zaituzte.

Ezagutu Valentziako Erkidegoko iparraldea eta hegoaldea

Gogoratu: bidaia handiak ez dira kilometrotan neurtzen. Aurtengoa uda handia igaro dezakezu Valentziako Erkidegoan.

Re-Murcia

Konturatu zara berriro egin nahi ditugun gauzei askotan RE jartzen diegula aurretik? Entzun zer esaten dizuten Murtziatik.

Katalunia zure etxea da

Oporretan autokarabana zure etxea bada, Katalunia zure bigarren etxea izango da. Bost zentzumenek eskertuko dizute.

Madril, hiriburutik mendira

Ez da Toscana ez Oihan Beltza. Beste nonbait zaudela irudituko zaizu, baina Madrilgo Erkidegoa da.

Extremaduraren ustekabea

Asko gustatu zaigu Extremaduraren spota. 3 minutu ditu: merezi du.

Aragoiko uda

Aragoiko uda beti desberdina izan da: lasaia, gertukoa, segurua eta familiartekoa. Dena aldatu den honetan, betiko uda bat bizitzera gonbidatzen zaituzte.

Errioxara bueltan

Erreserba handi hau helmuga turistikoen zerrenda bukatzeko utzi dugu: Errioxa, xarma turistikoz betetako 5.000 km2. Guk natura eta mendia aukeratu ditugu.