Seguros Lagun Aro oso gertutik jarraitzen ari da COVID-19 dela-eta bizitzen ari garen osasun publikoaren krisia, eta jakinarazi nahi dizugu jarraitzen dugula Laboral Kutxako eta gure aseguru-bitartekarien sareko bezero guztiei zerbitzua eskaintzen.

Dena prest daukagu behar duzun arreta guztia eskaintzeko. Gure zerbitzuak operatibo mantentzen ari gara eta neurri batzuk prestatu ditugu, pandemiak ahalik eta eragin txikiena izan dezan gure aseguratuen bizimoduan.


Ordaintzeko erraztasunak

Aseguru bat baduzu gurekin eta kezkatuta bazaude ordaindu behar duzulako, Lagun Aron ordaintzeko erraztasun gehiago ematen dizkizugu orain. Informazioa nahi baduzu eskaintzen dizkizugun ordainketa-baldintzei buruz, galdetu zure ohiko aseguru-bitartekariari, hurbilen duzun LABORAL Kutxako bulegoan edo deitu 944 94 74 28 telefonora.

Ordaintzeko erraztasunak Informazioa nahi baduzu Seguros Lagun Arok ordaintzeko eskainitako erraztasunei buruz, galdetu zure ohiko bitartekariari, hurbilen duzun LABORAL Kutxako bulegoan edo 944 94 74 28 telefonora deituz.

Botikak entregatzeko zerbitzua eta lan-munduko gaiei buruzko aholkularitza

Botikak entregatzeko zerbitzua

COVID-19arengatiko konfinamendu-aldian zehar, Seguros Lagun Arok aseguratutako pertsona guztiek botikak etxera bidaltzeko eska dezakete, osasun-arrazoiengatik, konfinamendu mugatuagatik edo nahitaezko berrogeialdiarengatik atera ezin direnean. Zerbitzua doakoa da. Erabili nahi izanez gero, deitu 944 94 74 28 zenbakira eta hautatu lokuzioaren 2. aukera.

Orientazio juridikoaren bermea

Seguros Lagun Aroren Etxeko asegurua nahiz Merkataritza-asegurua duten pertsona guztiek Orientazio juridikoaren zerbitzua erabil dezakete lan-munduko gaietarako, enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteetarako… Zerbitzua doakoa da. Deitu 944 94 74 28 zenbakira.


Zer gertatuko da nire aseguruekin?

Horregatik, zure auto- edo etxe-aseguruari buruzko zalantza batzuk argitu nahi ditugu hemen, ezarritako alarma-egoera dela-eta jasotzen ari garen galdera ohikoenei erantzuna emateko.


AUTO-ASEGURUA

Deskonfinamenduaren 1. fasetik, tailerrak eta osagarrien dendak berriro irekitzen ari dira.

Autoa hartu behar badut eta errepideko laguntza behar badut, ba al dago garabi-zerbitzurik?

Gure garabilariak lanean ari dira gaur egungo egoeraren mende, beren enplegatuen eta gure bezeroen segurtasuna zainduz. Baliteke horrek laguntza-denboran eragina izatea. Gogoratzen dizugu autoa lantokira joateko bakarrik erabili beharko litzatekeela; izan ere, askoz trafiko gutxiago dago gure errepideetan.

Eta autoa tailerrera eraman behar badut ezbehar bat izan dudalako?

Kasu horretan, kontuan eduki behar da tailer asko ordutegi- nahiz pertsonal-aldaketa asko izaten ari direla, eta, kasu askotan, ixten ere bai. Eguneratua: Deskonfinamenduaren 1. fasetik, tailerrak aurretiko hitzorduarekin eta desinfekzio-neurriekin ireki dituzte. Horregatik, ziurtatu behar dugu autoa eraman dezakegula hautatutako tailerrera.

Guk zerbitzua mantentzen dugu gure konfiantzazko tailerretan, baldin eta tailer horietako profesionalek oraindik ere zerbitzua ematen badute. Perituek lanean jarraitzen dute, baina saiatzen ari dira beren lana bideoperitazio bidez egiten, tailerrek irekita jarraitzen badute.


ETXE-ASEGURUA

Zer gertatuko da ezbeharra etxean gertatuz gero?

Seguros Lagun Arok zerbitzua mantenduko du, perituen eta konpontzaileen sarea erabilgarri dagoen neurrian. Haietako asko ez daude lanean desplazamendurik ez egiteko eta etxeetara ez joateko; horregatik, baliteke egoerak eragina izatea ohiko epeetan.

Teleperitazioa erabiltzen ari gara prebentzio-neurri gisa ahal den guztietan, bezeroen eta profesionalen birusarekiko esposizioa mugatzeko.

Erantzukizunez jokatzeko, zerbitzu batzuk eten ditugu aldi baterako –Eskutrebe Zerbitzua, etxeko laguntza ez-urgenteak…–, arazorik gabe atzeratu daitezkeelako. Eguneratua: Eskutrebe Zerbitzua normaltasunez funtzionatzen ari da ekainaren 12tik. Alarma-egoeran zehar larrialdi-zerbitzuak mantendu dira. Orain, zerbitzuari berrekitean, urgentziarik gabeko konponketak ere egingo dira.

Gogoratu zure etxeko aseguruak urruneko laguntza informatikoaren zerbitzua barne hartzen duela.

Egun hauetan denbora gehiago pasatuko dugu etxean, gure gailu elektronikoen bidez konektatuta. Horregatik, gogoratzen dizuegu gure etxeko aseguruek urruneko laguntza informatikoaren zerbitzua barne hartzen dutela (Etxebizitza digitala). Bereziki erabilgarria gerta dakizuke egun hauetan, askoz denbora gehiago pasatzen baitugu etxean Interneten konektatuta. Estaldura honetan zerbitzu hauek sartzen dira: gorabeherak konpontzea, datuak berreskuratzea, babes digitalaren neurriak (gurasoen kontrola…), Internet bidez egindako erosketen erreklamazioetarako aholkularitza…

Bestalde, Zure etxea hobetzen dugu webgunean xehetasun gehiagorekin azaltzen dizugu laguntza informatikoa eta babes digitala eskaintzen dituen zerbitzu hau.

Azkenik, ez ahaztu: arrisku anitzeko asegurua kontratatuta badaukazu Seguros Lagun Arorekin zure negoziorako, Babes Digitala eta Ziberarriskuak zerbitzua ere baduzu, zure ekipoen kalteberatasun informatikoak aztertzeko eta ransomwarearen, birusen eta segurtasun-hutsegiteen aurka babesteko. Estaldura hau babes informatiko osoa da, eta zerbitzu hauek sartzen dira: birusen kontrako programak eta suebakiak konfiguratzea, programak eta segurtasun-adabakiak eguneratzea eta Hodeian segurtasun-kopiak egitea eta datuak konfiguratzea. Hori guztia osatzen da erantzukizunari, pribatutasun-politikei, zibersegurtasun-neurriei eta estortsio zibernetikoaren aurreko erantzunei buruzko aholkularitza integralarekin.

Kontsultatu estalduraren barruan sartzen diren zerbitzuak.


Berrikuntza garrantzitsuenei buruzko informazioa ematen jarraituko dugu artikulu honetan bertan.

Beste edozein zalantza galdetzeko edo argibide eskatzeko, jarri harremanetan gurekin edo zure aseguruen bitartekariarekin.

Edozein kontsulta edo izapide egiteko, deitu 944 94 74 28 telefonora, 365 egunetan 24 orduetan.

Edo erabili gure webguneko txata.

Laboral Kutxako bezeroa bazara, online banka bidez kudea ditzakezu etxeko nahiz saltokiko gorabeherak.