Badakigu negozio guztiak ez direla berdinak eta bakoitzak bere irtenbideak behar dituela. Horregatik, gure Merkataritza Asegurua hobetu dugu, eta zure negozioaren premia aldakorrei aseguru-erantzun integral eta espezifikoa emateko produktu optimizatua da orain.

Lagun Aroren Merkataritza Asegurua kontratatuta baduzu, zorionekoa zara! Dagoeneko hasi zara Merkataritza Digitala estaldurari onura ateratzen. Bezeroentzako berme berri, automatiko eta doako horretan saltoki eta enpresa txikientzako laguntza informatikoa eta babes digitala sartzen dira, mundu digitalean proiekzio handiagoa eskaintzeko helburuaz.

Merkataritza Digitala estalduraren barruan sartzen diren 6 zerbitzuen berri emango dizugu:

  1. Telefono bidezko edo urruneko laguntza informatikoa: teknikari kualifikatu batekin telefonoz harremanetan jartzeko aukera emango dizu, zure ordenagailuaren erabilerarekin zerikusia duten gorabeherak ebazteko laguntza tekniko bat izateko xedez. Izaten duzun gorabeheraren arabera, txat pertsonalizatu baten bidez jar zaitezke harremanetan zerbitzu teknikoarekin. Urruneko laguntzan, aldez aurretik zuk baimendutako teknikariak, zuk gainbegiratuta, ordenagailuko kurtsorerako sarbidea izango du planteatutako kontsulta edo gorabehera artatzeko.
  1. In situ laguntza informatikoa: gorabehera urrunetik konpondu ezin badugu, teknikari bat zure etxera bidaltzeko aukera eskainiko dizugu.
  1. Datuak hodeian konfiguratzea: hodeian biltegiratutako informazioa erabili, instalatu eta konfiguratzeko telefono bidezko aholkularitza barne hartzen du, datu horietarako sarbide iraunkorra errazteko. Plataformak (Dropbox, Google Drive, etab.) eta segurtasuna aukeratzeko aholkuak ere ematen ditu.
  1. PC/MAC gailuen lokalizazioa eta blokeoa: aldez aurretiko laguntza-zerbitzua da, PC edo Mac ordenagailuaren lokalizazioa Internet bidez aktibatzeko eta konfiguratzeko, alertak kudeatzeko edo ekipamendua urrunetik blokeatu eta ezabatzeko, baldin eta Internetera konektatuta badago eta ez bada manipulatu. Gainera, softwareak aukera ematen du, ordenagailu eramangarrien kasuan, bideokamerara konektatu eta inguruneko audioa grabatzeko.
  1. Backup edo segurtasun-kopien lineako zerbitzua: Instalazio eta konfigurazio errazekoa da eta aukera emango dizu informatikako aditu batekin harremanetan jarri eta lineako segurtasun-kopiak egiteko laguntza-zerbitzua antolatzeko. Dudarik gabe, zerbitzu aproposa da argazkiak edo laneko dokumentuak gordetzeko.
  1. Datuak berreskuratzea: kalteak jasaten dituzten eta beraietan jasotako informaziora iristea galarazten duten datuak biltegiratzeko gailuetarako informazioa berreskuratzeko zerbitzua da. Berreskuratutako datuak ezaugarri berdinak edo hobeak dituen euskarrian itzuliko dira. Berreskuratu ezin badira ere, ezaugarri berdinak edo hobeak dituen euskarria entregatuko dugu.

Honako hauek sartzen dira zerbitzuan:

  • euskarri kaltetuaren garraioa zure helbidetik datuak berreskuratzeko laborategiraino,
  • euskarri kaltetuaren ebaluazioa eta diagnostikoa,
  • ahal izanez gero, datuak berreskuratzea,
  • euskarri kaltetuaren ahalmen berdineko edo handiagoko euskarri berria eta
  • berreskuratutako informazioa berriro zure helbidera eramateko garraioa.

Zerbait egin behar al dut estaldura berria erabili ahal izateko?

Ez daukazu izapiderik egin beharrik estaldura berria erabiltzeko. Guk egin ditugu zure ordez. Lagun Aroren Merkataritza Asegurua kontratatuta baduzu edo kontratatu behar baduzu, estaldura berri hau sartuta dago eta ez du aparteko kosturik priman.

Zerbitzu horiek erabiltzeko premia duzunean, bezeroaren arretarako 944 94 74 28 telefonoaren bidez eskatu besterik ez duzu, edo web-orri honen bidez: www.seguroslagunaro.soporte.com

Aukerako estaldura berriak saltoki eta bulegoetarako

Merkataritza-aseguru berriak edozein aseguru-modalitatetan sar ditzakezun berme berriak ere eskaintzen ditu (errentatzailearena izan ezik). Adibidez, orain Babes Digitala eta Ziber arriskuak estaldura kontrata dezakezu. Horrekin, babestu egingo zaitugu eta aholku emango dizugu zuk eta zure negozioak arriskurik izan ez dezazuen sarean. Honako hauek sartzen dira estaldura honetan:

  • Ahulezia informatikoen analisia
  • Negozioa sarean babestea, bahiketaren aurkako sistemekin. Estortsio zibernetikoaren aurkako aholkularitza ere eskaintzen du
  • Birusen kontrako konfigurazioa eta suebakia
  • Segurtasun-programa eta adabakien eguneratzeak
  • Hodeian segurtasun-kopiak egitea eta datuak konfiguratzea
  • Kontu hauen inguruko aholkularitza: pribatutasuna eta zibersegurtasuna, erantzukizuna Interneten, lineako ospearen gaineko krisiaren eta eraginaren kudeaketa.

Gure web-orrian taberna, jatetxe, modako denda, alokatutako lokal eta abarri buruzko aukerako estaldura guztiak ezagutu ditzakezu. Edo, nahi baduzu, pertsonalki kontatuko dizkizugu 944 94 74 28 telefonora deituta edo Lagun Aroren txataren bitartez.