Uda eta ikasturte-amaiera iristear direnean izaten da oporrak prestatzeko eta zer bidaia-mota egin aukeratzeko unea. Bidaia errepidez egin behar dugunean zalantza sortzen zaigu automobilean eraman behar dugun dokumentazioari buruz. Eta ibilbidean mugak zeharkatu behar direnean, zalantzak biderkatu egiten dira. Zalantza ohikoenetako bat Karta Berdea egiteari buruzkoa da. Zer da? Zertarako balio du? Eta garrantzitsuena, nahitaezkoa al da? Zure zalantzak behin betiko argitu nahi badituzu, segi irakurtzen, hau da eta zure posta.

Automobilen Aseguru-etxeen Espainiako Bulegoak (OFESAUTO) urte batzuk daramatza nolabaiteko nahasmena antzematen, bai sektorean eta bai aseguratuen artean, atzerriko errepideetan ibiltzeko dokumentu horren derrigortasunari buruz. Kasu gehienetan, zalantza horiek aseguru-etxeek beraien aseguratuei dokumentu hori ematen jarraitzeko ohiturak sortzen dituzte edo bezeroek eskatzen dutelako sortzen dira. Karta Berdea eramatea nahitaezkoa ez den arren, Seguros Lagun Arok eramaten jarraitzeko gomendioa egiten du, ez delako ezer kostatzen eta atzerriko errepideetan izan ditzakezun arazoen aurrean lagungarri gerta dakizukeelako.

 

Zer da Karta Berdea?

Aldez aurretik ezarritako formatua eta hizkuntzak dituen nazioartean onartutako dokumentu estandarra da. Dokumentuak adierazten du automobil-asegurua duzula eta, errepidean arazoren bat izanez gero, atzerrian (Europako Esparru Ekonomikoko eta Berme Hitzarmen Multianiztunari atxikitako herrialdeetan) zabiltzala zure ibilgailuak eragindako istripuen biktimei gutxieneko aseguru-estaldura eskaintzen diela

Karta berdearen adibidea

II. Mundu Gerran sortu zen, ibilgailuen trafikoa areagotu zenean mugen arteko ibilgailuen zirkulazioa kudeatzeko eta bizkortzeko sistema bat ezartzea beharrezkoa egin zenean. Kontu hori Nazio Batuen Erakundeak planteatu zuen. Gaiari aurre egiteko irtenbide bakarra gomendatzea erabaki zuen, hain zuzen ere, 30eko hamarkadan iparraldeko herrialdeetan ezarritakoa. Gomendioa “Genevako gomendioak” deiturikoetan txertatu zen. Han sortu zen “Karta Berdearen Sistema” deiturikoa.

 

Karta Berdea, ez da nahitaezkoa baina bai gomendagarria

Automobilen aseguruari buruzko Batasuneko lehen eta bigarren Zuzentarauen ordenamenduaren transposizioaz geroztik, erantzukizun zibilaren estaldura, ordura arte Karta Berdeak estaltzen zuena, guztiz bermatuta geratu zen Europako Esparru Ekonomikoaren lurralde osoan eta hari atxikitako estatuetan, esaterako, Andorran, Suitzan eta Serbian. Beraz, nahikoa izango litzateke Espainian egindako aseguru-kontratua aurkeztea.

Gerta daiteke Europako zenbait herrialdetan, esaterako, Portugalen, Karta Berdea aseguru-estaldura egiaztatzen duen dokumentua izatea. Kasu horretan ibilgailu nazionalentzat soilik izango litzateke baliagarria eta aplikagarria, ez Batasuneko ibilgailu guztientzat baina, hala ere, ez litzateke gehiegizkoa izango Karta Berdea izatea.

Hauxe da arrazoi nagusia: asko errazten dituela izapideak aldez aurretik ezarritako formatua eta hizkuntzak dituen egiaztagiri “unibertsala” delako, eta ez zure jatorriko hizkuntzan idatzitako ordainagiria edo baldintza partikularrak. Horri gehitu behar zaio gidariek aseguruaren ordainagiria gordetegian ez sartzeko ohitura, Estatuan dabiltzanean trafiko-agintariek FIVAn (Ibilgailu Aseguratuen Fitxategi Informatiboa) sartzeko aukera dutelako dokumentazioa eskatu aurretik. Dokumentazioa eramatea bada nahitaezkoa.

Karta Berdea ez eramateak eskatzen du bidaiari hasiera eman baino lehen helmugako herrialdearen egoerari oso adi egotea. Zenbait herrialdek aseguruaren estalduran sartzeko edo handik irteteko aukera dute egonkortasunaren arabera. Estaldura eskaintzen duten herrialdeen zerrendatik kanpo utziko lituzke horrek. Herrialdeen zerrenda OFESAUTO erakundearen web-orrian aurki dezakezu.

 

Zein herrialdetan behar dut Karta Berdea?

Gaur egun, Karta Berdearen premia Europako Esparru Ekonomikotik kanpoko 14 herrialdetara mugatzen da. Hauek dira: Albania, Azerbaijan, Bosnia-Herzegovina, Bielorrusia, Israel, Iran, Maroko, Moldavia, Mazedonia, Tunisia, Turkia, Ukrainia, Errusia eta Montenegro.

Eta zeure buruari galdetuko diozu, zer egingo dut Europako Esparru Ekonomikokoa ez den eta Karta Berdeak balio ez duen herrialde batean banago? Ez kezkatu. Kasu horretan, herrialdera iritsi bezain laster mugako aseguru bat kontratatu ahal izango duzu, istripuren bat izanez gero erantzukizun zibileko aseguru gisa balioko dizuna.