Oraindik ez daukazu etxe-asegururik?

Etxe-aseguru bat kontratatzea ez da nahitaezkoa, baina bai oso gomendagarria, segurtasuna eta lasaitasuna eskainiko dizkizulako gerta daitezkeen ezbeharren aurrean. Gida honetan, zure etxe-aseguruaren kontratazioarekin lotutako alderdi batzuk azalduko dizkizugu: etxea aseguratzearen onurak, etxe-asegurua kontratatzeko urratsak eta zuretzat egokiena den aukera aurkitzeko kontuan hartu beharreko funtsezko gaiak.

Etxe-aseguru bat edukitzearen onurak

Laburbilduz: etxe-asegurua izateak lasaitasuna, segurtasuna eta egonkortasun ekonomikoa eskaintzen dizkizu.

Zer eduki behar da kontuan etxe-asegurua aukeratzean?

  • Estaldurak eta esklusioak: Aseguru guztiak ez dira berdinak. Oso garrantzitsua da aztertzea zein egoera dauden estalita eta zein ez, ezustekoak saihesteko arazoak edo istripuak gertatzean.
  • Aseguratutako ondasunen balioa: Etxean balio handiko gauzak badituzu, egiaztatu polizak estaltzen duela horiek birjartzea lapurreta edo kalteak gertatuz gero.
  • Frankiziak eta kalte-ordainaren mugak: Poliza batzuek frankiziak dituzte (aseguruak gastuak estali aurretik zure gain hartzen duzun zenbatekoa), edo kalte-ordainaren mugak. Letra txikia irakurtzeak etorkizunean ezustekorik ez izatea bermatzen lagundu dezake.
  • Edukitzailearen eta edukiaren arteko aldeak: “Edukitzailearen” estaldurak etxebizitzaren egitura (paretak, sabaiak, instalazioak) babesten du, eta “edukiak”, berriz, altzariak, etxetresna elektrikoak eta objektu pertsonalak. Poliza jakin bat aukeratu aurretik, oso garrantzitsua da zure premia espezifikoak zein diren jakitea.

Oraindik zalantzak badituzu, kontsultatu etxe-aseguru on bat kontratatzeko gure aholkuak, eta ziur zure etxerako aukerarik onena aurkituko duzula.

Etxe-aseguru bat kontratatzeko urratsak

Etxe-aseguru bat kontratatzen duzun lehen aldia bada, jarraitu urrats hauei zuretzat egokiena den aukera hautatzeko:

  1. Ebaluatu zer behar duzun: Definitu zein estaldura diren garrantzitsuak, etxebizitza-motaren, etxebizitzaren kokapenaren eta zure ondasunen balioaren arabera. Garrantzitsua da jakitea nork kontratatzen duen eta nor izango den Aseguratua. Izan ere, Lagun Aron profil bakoitzera –jabea, maizterra edo errentatzailea– egokitutako modalitateak eskaintzen ditugu.
  2. Lortu informazioa estaldura erabilgarriei buruz: Seguros Lagun Aron, premia bakoitzera egokitutako etxe-aseguruak eskaintzen ditugu, edukitzailerako eta edukirako estaldura-aukera desberdinekin.
  3. Eskatu aurrekontu pertsonalizatua: Komenigarria da zure kasu zehatzari egokitutako aurrekontua lortzea. Gure bitartekarien bidez egin dezakezu, 900 38 08 38 doako telefonoaren bidez, gure webgunearen bidez, Laboral Kutxaren bulegoetan edo zure appetik.
  4. Irakurri ondo baldintzak: Sinatu aurretik, aztertu ondo zein estaldura dauden sartuta eta zein diren esklusioak, ezbeharra gertatuz gero ezustekorik ez izateko.
  5. Kontratatu azkar eta erraz: Laboral Kutxaren apparekin, etxeko sofatik mugitu gabe kudea dezakezu asegurua, eta horrek zure polizaren kontratazioa eta jarraipena errazten ditu.

Espainian, 4 etxetatik 3k etxe-asegurua dute, baina oraindik etxeen % 25 ez dago babestuta. Azken Estamos Seguros txostenean adierazten denez, Espainiako aseguru-etxeek 8 milioi gorabehera baino gehiago artatu zituzten 2022an aseguratutako etxebizitzetan, eta horrek estaldura egokia izateak duen garrantzia nabarmentzen du. Zure etxea babestea zure lasaitasuna babestea delako. Ez utzi zure segurtasuna zoriaren esku, eta gorde gida hau zure etxe-asegurua kontratatzeko eta zuri ondoen egokitzen zaizun aukera hautatzeko.

Seguros Lagun Aron, konponbide desberdinak eskaintzen dizkizugu, gehien axola duena babesteko. Kontratatu zure asegurua Laboral Kutxaren appetik, edo jarri gurekin harremanetan webgunearen bidez edo 900 38 08 38 telefonoan informazio gehiago lortzeko.