Noizbait gurpila zulatu bazaizu zeure buruari galdetuko zenion zer dela eta ez zuen zure aseguruak hura estaltzen; edota zergatik ezin zenuen ordezko ibilgailurik lortu zure ibilgailua matxuratuta zegoenean. Hemendik aurrera, ordea, gure auto-aseguru berriarekin ez daukazu gai horiekin kezkatu beharrik.

Gure auto-aseguruak hobetu ditugu eta estaldura hobeak erantsi dizkiegu. Batetik, aseguru osoago bat eskaintzea lortu dugu eta, bestetik, zure beharrizanetara egokitzeko aukera gehiago dituzu. Gehitu ditugun berrikuntza aipagarrienak nabarmendu ditugu:

  • Pneumatikoen estaldura: zure Autoetako modalitatea edozein dela ere hautatu ahal izango duzu estaldura berri hau, aseguratutako ibilgailuaren gurpilak zulatzen edo lehertzen direnerako.
  • Matxura egonez gero, ordezko ibilgailua kontratatzeko aukera: orain arte, zure ibilgailuak 5 ordutik gorako konponketa behar zuenean soilik bermatzen zen. Orain, berriz, bi aukeraren artean hauta dezakezu: ezbeharra estaltzea nahiz ezbeharra eta matxura.
  • Lagun Arora etortzeagatik frankizia hobariduna: Arrisku Orotako poliza berri bat kontratatuz gero, urtez urte frankizia txikiagoa izan dezakezu. Aurreko urtaldietan ez baduzu kalte-parterik eman eta ibilgailua tailer itundu batean konpontzen baduzu, frankiziaren arabera, 250 euro arteko aurrezkia izan dezakezu. Sartu gure webgunean zenbat aurreztuko duzun kalkulatzeko.

Zure segurtasuna zabaltzen duten beste hobekuntzak batzuk

Beste hobekuntza batzuk gehitu ditugu, hala nola:

  • Kalte atmosferikoak eta animaliekin talka egitea estaldura Arrisku Orotako aseguruetan frankiziarik aplikatzen ez den kasuetan. Orain arte Hirugarrenentzako polizetan jasotzen zen soilik.
  • Ibilgailua erabat galtzen denean balorazioa hobetzen da. Hartara, ibilgailuaren berritako balioaren kalte-ordaina jaso daiteke matrikulazioa egin eta lehenengo hiru urteetan.
  • Eguneroko bizitzarako laguntza gehitu dugu Bidaiako Laguntzaren estaldura duten poliza guztietan. Asko estimatzen den aukerako estaldura da hori. Aseguratutako ibilgailuarekin izandako ezbeharraren ondorioz aseguratua edo familiakoren bat mugitu ezinik edo ospitaleratua dagoenean erabil daiteke. Une honetan, etxeko lanak egiteko zerbitzuak, haurrak zaintzea edota ikasketekin laguntzeko estaldura aktiba daiteke.

www.seguroslagunaro.com/zurekotxeahobetzen webgunean xehetasun gehiagorekin azalduko dizkizugu zure auto-aseguruaren berritasunak. Zure auto-asegurua kontratatu edo hobetu nahi baduzu, doan deituko dizugu, edota zeuk dei dezakezu konpromisorik gabe 944 94 74 28 edo 902 38 08 38 zenbakietara.

Dagoeneko Seguros Lagun Arorekin auto-asegurua kontratatua baduzu

Estaldura hobeak automatikoki aplikatuko zaizkizu zure polizan sartuta dituzunetan eta kontratatuta dituzun aukerakoetan, zure priman kostu estrarik eragin gabe. Jarri gurekin harremanetan zure aseguruko estaldurak aldatu edo aukerako berriak gehitu nahi badituzu.