Zibersegurtasuna gaur egungo gairik kezkagarrienetako bat da, bai gizartearen eta bai enpresen arloan. Azken hilabetean, hainbat erakundek eta enpresa handik (besteak beste, DGT, Banco Santander edo Iberdrola) hackerren erasoak jasan dituzte, baina maila pertsonalean ere ez gaude zibergaizkileen arriskutik kanpo. Oporretan ere erne ibili behar dugu, aldi horretan are kalteberagoak izaten baikara, gailu mugikorren erabilera intentsiboagatik eta sare publikoetarako konexioak erabiltzeagatik. Horregatik, hainbeste merezi duzun atsedenaldia ez hondatzeko, zaindu zure zibersegurtasuna oporretan, eta ez galdu uda honetan babestuta egoteko beharrezko aholkuak.
1. Ez erabili sare publikoak
Etxetik kanpo denbora gehiago pasatzen dugunez, askotan wifi-sare publikoak aurkitzen ditugu hoteletan, jatetxeetan edo aireportuetan, eta gure mugikorra horiekin konektatzeko premia senti dezakegu. Baina horrelakoek datuak aurrezteko balioko badigute ere, ez dira batere seguruak, eta zibergaizkileek oso gogoko dituzte. Hobe da halakorik ez erabiltzea –bereziki transakzioak egiteko– eta gure konexioa zifratuko duen VPN bat erabiltzea.
2. Ez nahasi posta elektroniko pertsonala eta korporatiboa
Kontuz ibili gai pertsonaletarako laneko posta elektronikoa erabiltzen baduzu. Horrek atea ireki diezaieke zibersegurtasun-arazo serioei, esteka gaiztoak edo erantsitako artxiboak izan baititzakete, irekiz gero enpresa-sare osoaren segurtasuna arriskuan jar dezaketenak. Gainera, posta korporatiboan gailu ez-seguruetatik edo sare publikoetatik sartzeak areagotu egiten du zibererasoak jasateko arriskua.
3. Kudeatu pasahitzak
Zure segurtasun digitala indartzeko, funtsezkoa da pasahitzak ondo kudeatzea. Erabili pasahitz seguruak eta bakarrak kontu bakoitzerako, eta pentsatu pasahitz-kudeatzaileak erabiltzea. Pasahitz sendoak sortzeko metodo eraginkor bat letren, zenbakien eta karaktere berezien konbinazio bat erabiltzea da.
4. Kontuz ibili AA erremintetan datuak ez filtratzeko
ChatGPT, Google Gemini eta datorren Apple Intelligence plataformak, besteak beste, oso erabilgarriak dira lan egiteko, oporrak antolatzeko eta beste zeregin batzuetarako. Baina ez ahaztu kontu handiz ibili behar dela: ez dugu erreminta horiekin informazio pribatua partekatu behar. Oraindik ez dakigu enpresa horiek zer egingo duten informazio horrekin. Bestela, gogoratu Worldcoin konpainiaren kasua: mundu osoko jende ugariren irisa eskaneatu du, eta duela gutxi bere lana geldiarazi behar izan du Espainian pribatutasun-arazoak direla-eta.
5. Zaindu zure sare sozialak
Oporretan gaudenean urrats bakoitza sare sozialetan partekatzen badugu, arrisku handiagoa izango dugu ziberdelituak jasateko. Zeure burua babesteko, doitu pribatutasunaren konfigurazioa, ez partekatu kokapenak denbora errealean, eta kontuz ibili argitaratzen dituzun argazkiekin. Gomendagarria da zure gailuetako geolokalizazioa desaktibatzea eta zure kontu guztietan bi faktoreko autentifikazioa aktibatzea.
6. Softwarea eta ioT
Aurreko 5 puntuez gain, badira beste aholku garrantzitsu batzuk ere, hala nola zure gailu guztietako softwarea eguneratuta edukitzea. Kontu handia izan, era berean, oporretarako ostatuaren alokairua kontratatzean: ez fidatu https ez darabilten edo behar bezala identifikatuta ez dauden webguneez. Alokairu-plataformak erabiltzen badituzu: kontuz ibili informazio pertsonala partekatzean, plataforma horien barruan ere iruzurrak daude-eta! Eta ziurtatu beti ostatuaren segurtasuna egiaztatzen duzula.
Azkenik, utzi etxea babestuta: IoT gailuak baditu, ziurtatu pasahitz sendoekin babesten dituzula eta firmwarea eguneratuta daukazula.
Azken finean, segurtasunez bidaiatu eta espero dugu aholku hauei esker opor lasai eta ziberseguruez gozatu ahal izango duzula. LAGUN AROren gure etxe-aseguruaren barruan, ETXEBIZITZA DIGITALAren estaldura eskaintzen dizugu, urruneko laguntza informatikoarekin eta babes digitalarekin. Azkenik, edozein zalantza baduzu edo iruzurren bat dela-eta urgentziazko laguntza behar baduzu, jar zaitez harremanetan INCIBEren (Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalaren) laguntzarekin eta bertako arreta-kanalekin: