Zurea ez den ibilgailu bat gidatzen ari bazara eta zure izena polizan azaltzen ez bada, baliteke aseguruak edozein gorabeheraren aurrean estaltzea… edo ez. Zeren mende dago hori?

Egoera batzuetan beharrak eraginda jartzen gara gurea ez den ibilgailuaren bolantean (larrialdiren bat…), edo bidaide guztien segurtasunean pentsatuz (lagunak edan du…). Edo, besterik gabe, familiarteko batek edo bikotekideak utzitako autoa gidatzen dugu. Baina zer gertatzen da gorabeheraren bat gertatzen bazaigu eta polizan ez bagara azaltzen noizbehinkako gidari nahiz ohiko gidari gisa?

Ondorio fisiokoez gain, baliteke beste ondorio ekonomiko batzuk ere jasan behar izatea; horrek beti gogoratuko digu gurea ez zen autoaren bolantean jartzea erabaki genuen eguna.

Hasiera batean, noski, polizan azaltzen diren pertsonak estaltzen dira inolako arazorik gabe.

Nolanahi ere, zure izena aseguruaren paperetan azaltzen ez bada ere, aseguru-etxea gastuez arduratuko da adin-eskakizun eta baimen-urte jakin batzuk betetzen badituzu. Aseguru-etxearen baldintzen mende ere egongo da.

Beste gidari bat estaltzea

Poliza batzuk nominatiboak dira; hau da, kontratuan azaltzen den/diren pertsonak/pertsonek bakarrik gida dezake(te) ibilgailua.

Kasu horretan, ibilgailua beste batek gidatuko balu, aseguru-etxeak ezingo lioke uko egin Nahitaezko Erantzukizun Zibila estaltzeari hirugarren kaltedun baten aurrean. Kontuz: aseguru-etxeak kalte-ordainean emandako zenbatekoak erreklama liezazkioke aseguru-hartzaileari eta/edo gidariari. Gainerako estalduren kasuan, baliteke kalte-ordainik ez ematea.

Kasu batzuetan, polizak nominatibo dirudien arren, ez da.

Alegia: nahiz eta auto-aseguruan hainbat pertsona ohiko eta noizbehinkako gidari gisa deklaratuta azaldu, hirugarren pertsona batek ere gida lezake. Hori horrela da baldin eta deklaratutako pertsonek baino arrisku handiagoa eragiten ez badu. Horrek esan nahi du hirugarren pertsona hori ezin dela deklaratutakoak baino gazteagoa izan edo ezin duela deklaratutakoak baino baimen-antzinatasun txikiagoa eduki.

Hala izango balitz, hirugarrenekiko gorabehera batean eta Nahitaezko Erantzukizun Zibilaren estaldurari dagokionez, aseguruak ezin dio uko egin kalte-ordainari, baina baliteke gainerako estalduretan erregela proportzionalak aplikatzea.

Seguros Lagun Aroren kasuan

Seguros Lagun Arorekin nahitaez deklaratu behar dira:

  • aseguratutako ibilgailuak gidatuko dituzten 27 urte baino gutxiagoko eta 4 baimen-urte baino gutxiagoko pertsonen izenak,
  • eta betiere espresuki deklaratuta egongo da ibilgailua gidatuko duen gidari gazteena eta baimen-antzinatasun txikienekoa.

Nolanahi ere, gure polizek aukera ematen dute zure ibilgailua 27 urte baino gehiagoko eta 4 urteko baimen-antzinatasuna baino handiagoko edozein gidarik gidatu ahal izateko noizbehinka eta deklaratu beharrik gabe, behar izanez gero zure polizak malgutasun egokia izan dezan.

Gomendioak

Horregatik guztiagatik, zure familiarteko, lagun nahiz lankideren batek zure ibilgailua erabiltzen badu, onena izango litzateke zure polizan azaltzea. Gidari nagusi, noizbehinkako nahiz bigarren gidari gisa sar daitezke. Horrela, lasai gidatuko dugu, edozein gorabeheraren aurrean estalita gaudela baitakigu.

Lagun Aroren “Gidari superbabestua” bezalako estaldurak ez dira oso ohikoak merkatuan

Badago beste aukera bat, baina jende askok ez du ezagutzen: estaldura bat kontratatzea polizan ohiko gidari gisa deklaratutakoa beste norbaiten ibilgailua gidatzen duenean ere estaltzen duena.

Ez da batere ohikoa merkatuan, baina Lagun Arok badauka. “Gidari superbabestua”ren estaldura da, eta ibilgailu bat baino gehiago erabiltzen dituzten bezeroei segurtasuna emateko sortu da. Aukerako estaldura honek zure polizako Gidariaren Istripuen kapitalak bermatzen ditu ezintasun iraunkorraren edo heriotzaren kasuetan familia-unitatetik kanpoko ibilgailu bat gidatzen baduzu; eta bereziki erabilgarria da zure autoa gidatuko zenukeen kasuan izango zenituzkeen kapital berak bermatzen dizkizulako.

Ibilgailu bat alokatuz gero, lasai! Ohikoena da alokairu-konpainiak erantzukizun zibilaren gutxieneko asegurua sartzea bere autoetan, eta, kasu batzuetan, estaldura gehigarri batzuk ere bai.