Gauza pila bat egin ditzakezu etxean berrogeialdian zehar. Seguru beste noizbait ere egin nahi izan dituzula eta ez duzula denborarik eduki. COVID-19a gehiago zabal ez dadin etxean egotera behartuta gauden honetan, pozgarria da isolamendu-orduak hobeto eramaten laguntzen diguten plataformak eta edukiak egotea.
Hona online entretenitzeko baliabideen hautaketa bat: bideodei dibertigarriak, antzerkia streaming-en, doako argitalpenak, online filmak, zuzeneko kontzertuak… Ziztu bizian pasatuko zaizu denbora!
Jolastu bideodeietan
Houseparty aplikazioa ezagutzen? Ausartu probatzera. WhatsApp, Skype edo Hangouts bidezko ohiko bideodeiekin aspertu bazara, hona aukera berri bat: Houseparty. Izenak berak asko esaten du, ezta?
Bideodeiak egiteaz gain, lagunekin jolas gaitezke doako aplikazio honekin. Deian zauden bitartean, jolasean ibil zaitezke elkarrizketa alaitzeko; gehienez 8 pertsonek jolas dezakete aldi berean. Horregatik, une honetako app-a dela esan dezakegu. Gutxienez, COVID-19agatik etxean atera gabe gauden une honetakoa.
Abantailak: erraz erabiltzen da, eta lagunekin nahiz familiartekoekin dibertitzeko aukera ematen digu. Desabantailak: Housepartyko jolasek ordainduz desblokeatzen diren mailak dauzkate. Houseparty app-a eta bere jolasak ingelesez daude soilik.
Pista bat: erregistratzean, telefono-zenbakia eta Facebook-ekiko konexioa eskatuko dizkizu, baina, ondo erreparatzen badiozu, urrats hori saltatu ahal izango duzu.
Houseparty erabilgarri dago iOs, Android, macOs eta Chrome-rako.
Liburutegien Netflixa: eFilm
eFilm plataforman ikus-entzunezkoak mailegatzen dira streaming bidez liburutegi publikoen erabiltzaileentzat. Bai, bai, ondo ulertu duzu: milaka film, serie, ikastaro, kontzertu eta dokumentalak dituen halako Netflix bat, zure liburutegiari esker ikus dezakezuna.
Liburutegi publikoko karnetari esker, erabiltzaile-izena eta pasahitza dituzu, eFilm-en eta beste zerbitzu digital batzuetan sartu ahal izateko. Asturias, Vigo, Euskadi, Nafarroa, Gaztela eta Leon, Katalunia, Madrilgo… liburutegiek erabiltzen dute plataforma hau. Lehenik eta behin, begiratu ea zure liburutegiak eskaintzen duen zerbitzua.
Antzerkia, dantza edo zarzuela streaming-en
Teatrotecan online dantza-klaseak ere aurki ditzakezu. INAEMen plataformak 1.500 titulu baino gehiago eskaintzen ditu, gure egongelatik antzerkia, zirkua eta dantza ikus ahal izan ditzagun. Gainera, haietako askok azpitituluak edo audiodeskripzioa dituzte.
Funtzionamendu berezia du: kontu bat sortu behar duzu, eta aldiro lan bakarra “mailegatu”. Ez badago kopia erabilgarririk, eskatu eta mailegatu arte itxaron beharko duzu. Ondoren, 48 ordu izango dituzu ikusteko.
Beste ekimen batzuek, berriz, etxean euskarazko antzerkiaz gozatzeko aukera ematen digute. Tartean teatroa antzerki-konpainiak Vimeo-n eskaintzen ditu, doan, bere antzezlan osoak. Eskertzeko moduko ekimena, eta berrogeialdian inoiz baino gehiago. Noiz aldizkariak lan eskuragarri guztiak biltzen ditu, besteak beste Ghero, Lingua Nabajorum, Ez dok hiru, Pankreas eta Zergatik, Jamil?.
Irakurtzeko garaia, egongelan nahiz balkoian
Irakurzaleenek (bide batez, emakumezkoek gizonezkoek baino gehiago irakurtzen dute) badakite irakurtzeak ondo sentiarazten gaituela. Baina baliteke irakurtzeko plazera ahaztuta edukitzea.
Ideia ona da liburuak berriro hartzea etxean konfinatuta pasa behar ditugun ordu horietan.
Apalategian duzun liburu hori irakurtzen has zaitezke (erosi eta berehala hor utzi zenuena), edo berriren bat bilatu. Eta, auskalo! Agian irakurtzeko ohitura berreskuratuko duzu, eta zerbait positiboa ateratzen duzu zoritxarreko osasun-krisi honetatik.
→ Doako liburu elektronikoak Amazonen
Merkataritza elektronikoko plataformak, liburu-salmentako puntu nagusia izateaz gain, doako Kindle liburu elektronikoen atala dauka, liburu elektronikoak Kindle gailuetan erraz eta urrats bakar batean sartzeko.
Bertan daude, besteak beste, gaztelaniazko klasikoak eta atzerriko autoreen lanak gaztelaniaz, ingelesez nahiz frantsesez. Iradokizuna: euskarazko liburuak bilatzeko, idatzi “libros gratis euskara”.
→ Liburu-hautaketa bat Casa del Libro-n
Amazon eta horrelako erraldoiengana jo gabe, beste liburu-denda batzuek ere badute doan deskargatzeko sekzio bat. Casa del Libro-ren kasuan, esate baterako. Bertan, argitaletxe askok berrogeialdia pasatzeko doako liburu elektronikoen hautaketa eskaintzen dute.
→ Etxean geratzeko moduko ipuinak (eta komikiak)
Eloy Moreno idazle ezagunak doako ipuin bat sortu du berrogeialdiko egun hauek dibertigarriak izan daitezen, 7-8 urteko umeak badituzu bereziki. Doako PDFa deskargatu hemen: idazlearen webgunea.
Baina modu dibertigarri eta entretenituan irakurtzeko, komikiak ere aukera ona dira, txoratzen gaituzten ilustrazioekin. Beste autore batzuek, El Torres-ek esate baterako, komikiak oparitzen ditu koronabirusarengatik; El Vosqueren autoreek, berriz, beren lanak igo dituzte gogoko dituztenentzat.
Hola.
Comparto gratuitamente unos PDFs de algunos de mis cómics, para que podáis echar el rato de aislamiento en casa. Aquí podéis echarles un vistazo.https://t.co/QICt5t6p4i#quedateencasa— El Torres (@ElTorres72) March 12, 2020
¿Sin lectura para el finde? Hemos puesto los dos primeros Té con Cerveza -recopilatorios de historias cortas altamente random- en pago social en @lektu:
🍺 T&C 1: https://t.co/IdW1ijBmqi
☕ T&C 2: https://t.co/fNk6kpo1wX
¡Que aproveche! pic.twitter.com/9dt1T9MET1
— Webcómic El Vosque (@elvosque) March 20, 2020
→ Liburutegi nazionala, digitala
Ez da beharrezkoa liburu elektronikoa edukitzea digitalizatutako milaka dokumentutan doan sartu ahal izateko. Biblioteca Digital Hispánicari esker, XV. mendetik XX. mendera bitarteko liburu inprimatuak, eskuizkribuak, marrazkiak, kartelak, mapak, prentsa historikoa edota soinu-grabazioak aurki ditzakezu.
Hautatu gaiak, eta gozatu bertako bildumak. Iradokizuna: ikusi atlasen eta material kartografikoaren bilduma: ez duzu handik atera nahiko.
→ Aldizkariak irakurtzeko
Hearst España argitaletxeak bere aldizkarietan doan sartzeko aukera ematen du. Baten bat ezagutuko duzu, seguru: Diez Minutos, Fotogramas, Cosmopolitan, Casa Diez, DeViajes, Elle edo Men’s Health. Guztira, 19 argitalpen daude irakurgarri Kiosco y más plataforman.
→ Berriz kalera ateratzen garenean, liburu-dendak irekita ikusi nahi ditugu
Ekimen honek ez ditu liburuak doan eskaintzen. Liburu-dendak salbatzeko helburua du.
“Llibreries obertes” (liburu-dendak irekita) kanpaina jarri da martxan Katalunian, liburutegiei laguntzeko asmoz, alarma-egoera amaitutakoan ateak berriz ireki ahal izan ditzaten.
Mikromezenasgo gisa funtzionatzen du: liburuak aldez aurretik erosten dituzu, liburu-dendek irekitzean bila joateko, konfinamenduaren ondoren.
Iruñean, Katakrak liburu-dendak ere baliatu du ideia hori, eta “biltze-festarako” gonbidapena egin du:
Biltze festara etorri nahi?https://t.co/sfyo42B9qb
¿Te vienes a la fiesta de recogida?https://t.co/o3DEGGX2IS pic.twitter.com/i1qmgMx2ZI
— katakrak · liburuak (@katakrak54) March 24, 2020
Musika-jaialdia etxean (eta gauza gehiago)
Entzungo zenuen honezkero, albistegi ugaritan aipatu baita ekimena: Ni etxean geratuko naiz Jaialdia. Hainbat artista pasatu dira jaialditik: Amaral, La Pegatina, Pastora Soler, Los Secretos, Monarchy… Artista bakoitzak 30 minutuko zuzeneko emanaldia egiten du bere Instagram profiletik.
Berria egunkariak, bestalde, Berria Aretoa sortu du, emanaldien online aretoa. Egunero, 10:00etan eta 18:00etan, estilo guztietako sortzaileek ikuskizunak eskaintzen dituzte beren etxeetatik. Mikroipuinak, antzerki-piezak, erakusketak, akustikoak, bertsoak… sofatik mundu osora.
Hartu patxadaz: aukeratu gustatzen zaizun zerbait, eta gozatu presarik gabe.
Ikusten duzunez, online eskaintza izugarria da. Berrogeialdia oso luzea izanda ere, ezingo dugu dena ikusi! Zorionez, halako batean #NiEtxeanGeratukoNaiz esateari utziko diogu, eta baliabide gehienak eskuragarri egongo dira oraindik ere, etxean nahi duzulako eta ez behartuta zaudelako geratzen zarenerako. Gogoratu: gure Etxeko zerbitzuek barne hartzen dute urrutiko laguntza informatikoa: oso erabilgarria gerta dakiguke Internetera hiperkonektatuta gauden egun hauetan.
Osasuna!