Emakumeak zuhurragoak dira bolantean? Istripu gehiago izaten dituzte gizonek? Bi galdera horiek bazkalondoko elkarrizketa bat baino gehiago animatzen dituzte eta topikoz betetako solasaldietarako bide ematen dute. Nolanahi ere, Lagun Aroren bezeroen artean oso desberdintasun gutxi ikusten da batzuen eta besteen gidatzeko moduan. Xehetasunetara jotzean bakarrik ikusten da desberdintasunen bat.

Bilboko Udalak eta RACVNk azaroan Bilbon antolatutako “XVI. Hiritar topaketa mugikortasunarekin” ekitaldia ardatz hartuta, Seguros Lagun Arok “Mugikortasuna generoaren ikuspegitik” txostena aurkeztu zuen. Generoa elementu desberdintzaile gisa hartuta, gizonen eta emakumeen gidatzeko moduari buruzko zenbait topiko argitzen ditu azterlanak.

Gure esperientzian eta gure bezeroengandik jasotako datuetan oinarrituta, esan dezakegu gizon-emakumeen arteko desberdintasunak oso-oso txikiak direla bolantean: oro har, ezbehar-mota bera eta maiztasun berarekin izaten dugu.

Adibidez, nork gidatzen duen okerrenen jakin nahi badugu, bonus-malus-en aplikazioari erreparatu behar diogu. Zer da bonus-malus? Bonus-malus tarifikazio-sistema bat da, eta horixe erabiltzen dugu aseguratzaile gehienok aseguruaren prezioa handitzeko edo murrizteko parte emandako istripuen arabera. Lagun Aroren estatistiken arabera, gidari onak edo txarrak izateagatik hobariak edo penalizazioak aplikatzeari dagokionez, ez dago gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunik.

Gizonek zein emakumeek antzeko maiztasunarekin jotzen dugu bidaiako laguntzara.

Eta gehiago ere esan dezakegu: ez dago desberdintasun nabarmenik ezbehar-mota desberdinen maiztasunari dagokionez ere. Emakumeok eta gizonok antzeko datuak ditugu Erantzukizun zibileko aseguruaren — materiala nahiz lesionatuena— eta Norberaren kalteen aseguruaren erabilerari dagokionez.

Grafikoa: Maiztasunak ezbehar-tipologiaren arabera

Zenbat eta esperientzia gutxiago eta adin handiagoa, orduan eta ezbehar gehiago

Nolanahi ere, aseguruen sektoreko datu orokorretan desberdintasun batzuk ikusten dira generoa kontuan hartuta. Hirian ohikoenak diren talkei erreparatzen badiegu, aparkatzerakoan emakumeek talka gutxiago izaten dituztela ikusten da, eta gizonek talka larriagoak izaten dituztela zutabeen edo mutiloien aurka.

Ezbehar-kontuetan, aldiz, norberaren autoan kolpeak izateko probabilitatea adinaren eta esperientziaren araberakoa da gehiago: zenbat eta esperientzia gutxiago edo adin handiagoa izan, orduan ezbehar gehiago izaten dira. Halaxe ondorioztatzen da UNESPAren 2015eko Aseguruaren Memoria Sozialetik.

Ezbehar bat izateko probabilitatea % 50 handiagoa da 18 urteko mutil gazteen artean, baina 30 eta 60 artekoen artean probabilitateak oso txikiak dira. Gidaririk onenak, gizonak zein emakumeak, adin ertainekoak eta bolantean esperientzia dutenak dira.

Grafikoa: Norberaren kalteak eragiten dituen ezbehar bat izateko probabilitatea sexuaren eta adinaren arabera

Antzekotasunak generoaren arabera

Jada kontatu dizugu ez dagoela ia desberdintasunik gizonen eta emakumeen gidatzeko moduen artean: denok kolpe gehiago ditugu gazteak garenean eta hirugarren adinera heltzen garenean ere bai. Hobeto gidatzen dugu adin ertainekoak garenean eta esperientzia daukagunean.

Beste antzekotasun bat da, eta garrantzitsuena, denok zuhurragoak garela. Neskak zein mutilak, gizonak zein emakumeak gero eta zuhurragoak gara, eta azken lau urtetan murriztu egin dira kalte propioak eragin dituzten ezbeharrak. Berdintasun bat gehiago guztiok harro egoteko 😉

Hurrengo astean txostena aurkezten jarraituko dugu eta gizonek eta emakumeek auto-aseguru bat kontratatzerakoan dituzten antzekotasunak eta desberdintasunak ikusiko ditugu. Gure newsletter-a harpidetzeko eta posta elektronikoz jasotzeko animatzen zaitugu.