Orain Lagun Aroren Etxeko eta Merkataritzako zure ezbeharraren jarraipena Online Bankaren bitartez egin dezakezu. Laboral Kutxako bezeroa izatearekin nahikoa da gorabehera gurekin modu azkar, garden eta osatuan kudeatu ahal izateko.
Saldoa kontsultatzea, ordainagiri bat ordaintzea, transferentzia bat egitea… Gaur egun, gure kutxaren edo bankuaren Online Bankaren bidez egin ohi ditugun eragiketak dira. Eta hemendik aurrera, gure aseguruak kudeatzeko gauza bera egin ahal izango dugu. Edozein egunetan, ezkerretik jaikitzen zara eta lurrezko kazola bitrozeramikaren gainean erortzen zaizu, hura txiki-txiki egin da eta izututa korrika atera zara, giltzak barruan utzi dituzula konturatu gabe. Denok ditugu egun txarrak!
Zer egiten duzu? Nerbioak dantzari dauzkazula zure aseguru-etxearen telefonoa bilatu, deitu, operadoreari gertatu zaizuna kontatu, partea ireki arte itxaron… Edota, besterik gabe, lineako zure bankuko app-a ireki eta ezbeharrari alta ematen diozu. Ti-ta. Jakina, horretarako, Lagun Aroren aseguru bat duen Laboral Kutxako bezeroa izan behar duzu.
Zure mugikor edo ordenagailutik gorabeherari alta eman diezaiokezu, haren jarraipen zehatza egin edota asegurua kontratatu zenuenetik eman dituzun parte guztiak kontsultatu. Aseguruen atalean.
Aseguruen atalera joan besterik ez duzu egin behar; bertan, ikusi ahal izango dituzu Lagun Arorekin kontratatuta dituzun aseguru guztiak, eta zer egin nahi duzun erabaki dezakezu: ezbehar baten partea eman, behar duzun laguntza-mota adierazi (sarrailagilea, argiketaria, etab.), zein egoeratan dagoen ikusi (zein espezialista arduratuko den, noiz, nor ari den arduratzen, etab.). Eman dituzun parte guztiak, irekita nahiz itxita egon, kontsultatu ahal izango dituzu baita polizaren xehetasunak ere, edota bikoiztua eskatu ahal izango duzu.
Parte bakoitzaren jarraipen zehatza
Parte bakoitzaren informazioa eskuratu nahi baduzu, parte horren gainean klik egin besterik ez duzu egin behar; horrela gertatu den guztiaren laburpena eskuratuko duzu, eta horrela orduz orduko eta egunez eguneko jarraipena egin ahal izango diozu. Baina zalantzarik baduzu, harremanetan jartzeko datuak ematen dituen atal bat ere aurkituko duzu; zuri deitzea eskatu ahal ditugu eta lehenbailehen egingo dugu.
Funtzionalitate berri horrekin, Laboral Kutxak nahiz Seguros Lagun Arok eraginkorragoa izan nahi du ezbeharren kudeaketan eta gure bezeroekiko komunikazioa eta zerbitzuaren kalitatea hobetu nahi ditugu. Horregatik, iradokizun edo iruzkinen bat egin nahi badiguzu, gurekin harremanetan jar zaitezke gure sare sozialen bitartez. Hobetzen jarraitu nahi dugulako.