Behin baino gehiagotan aipatu dugu etxeko asegurua ezinbestekoa dela lasai eta babestuta egoteko. Baina aseguru guztiak ez dira berdinak, eta kontratatu aurretik funtsezkoa da jakitea zein estaldurak lagun diezagukeen eta zein motatako zerbitzuak eskaintzen dituzten aseguru-etxeek.
Ezbehar batekin zerikusia duten egoeretan aseguruak estaltzeaz gain, beste “egoera” batzuetan ere aseguru on batek lagun diezaguke.
Adibidez, zer gertatzen da ate bateko heldulekua hautsi bazait, edo lanpara bat aldatu nahi badut? Eta etxea pintatzeko edo zorua aldatzeko norbait behar badut? Gero eta zailagoa da konfiantzazko profesionalak aurkitzea, eta gure etxeko konponketa txikiak, mantentze-lanak eta erreformak, nahiz eta polizaren estaldura batzuetan deskribatuta ez egon, gure aseguru-polizaren bidez konpon daitezke.
Horrelako egoeretarako, aseguruek esku-trebea zerbitzua edo “etxeko laguntza” bezalako estaldurak eskaini edo gehitu ohi ditugu, eta gure profesionalen sarea eskaintzen dugu, ezagutzen ditugun eta gure bezeroentzat baldintza bereziak adostuta ditugun profesionalez osatua. Kontratatua duzun polizan begiratu besterik ez duzu egin behar, edo zure egungo aseguru-etxeari galdetu.
Zer eskaintzen du Lagun Arok?
Gure kasuan, funtsezkoa iruditzen zaigu gure aseguratuei bizitza errazteko laguntza osoa eskaintzea. Horrela, kontratatuta duzun aukeraren arabera, etxeko laguntza-zerbitzu esklusibo hauek baliatu ahal izango dituzu:
Gure aseguru guztiek 24 orduko laguntza-zerbitzua dute, eta gure konpontzaileen sarea ere eskaintzen dugu gure bezeroentzako tarifa berezi batzuekin (hor sartzen da gure bezeroari “irteera” famatua edo desplazamendu-kostuak kobratzeko debekua, zure etxebizitza non dagoen kontuan hartu gabe). Adibidez: Matxura elektriko bat duzu, baina ez duzu ezagutzen arreta eman diezazukeen argiketaririk. Guk bat eskainiko dizugu, eta zure etxera hurbilduko da. Hortik aurrera, beharrezkoak diren lanak eta materialak zure kontura izango dira.
“Esku-trebea zerbitzua” oso estaldura interesgarria eta praktikoa da. Estaldura hori kontratatzen baduzu, eta hautatutako modalitatearen arabera, urtean zerbitzu 1 edo 2 baliatu ahal izango dituzu mantentze-lanak egin ahal izateko, hala nola errezelak edo koadroak esekitzea, kit-motako altzariak muntatzea, etab. Hau da, “txapuzak” egiteko, lagunarteko hizketan esan ohi dugun bezala.
Azkenik, laguntza-estaldura osoago bat ere kontrata dezakezu, “Asistentzia Plus” deritzoguna. Estaldura gehigarri horrekin profesional baten zerbitzua eskatu ahal izango duzu, desplazamendu-kosturik gabe, 3 ordu arteko eskulana barnean hartzen duena. Zerbitzu hori urtean 2 aldiz eskatu ahal izango duzu.
Hau da, Lagun Aron ez gara betiko zerbitzuak eskaintzera mugatzen, baizik eta aukera-gama zabala eskaintzen dugu gugan konfiantza dutenek asegururik onena beren gustura konfigura dezaten.
Lagun Aron etxeko aseguru bat kontratatzea beti da lasaitasunaren eta edozein gorabehera profesionaltasun eta eraginkortasun handienarekin konpontzearen sinonimoa.