Gaur egun, gure etxea babesten duen aseguru bat edukitzea da ohikoena, baina askotan ez dakigu benetan gure polizak zein estaldura eta zerbitzu dituen. Kontratatu aurretik, konpainiak eskaintzen dizkigun modalitateak aztertu behar dira, eta fenomeno meteorologikoek –adibidez, euriak, haizeak edo kazkabarrak– eragin litzaketen kalteak estaltzen ote dituzten baloratu behar da. 

 Fenomeno atmosferikoek eragindako kalteak

 Kontuan izan behar da gorabehera meteorologiko horiek kalte handiak eragin ditzaketela batez ere ondare pertsonal eta familiarrean. 

Intentsitate handiko euriteen kasuan, uholdeak eragin ditzakete, batez ere behe-solairuetan, lonjetan edo etxabeetan. Ura teilatuetatik ere sar daiteke, edo baita fatxadatik ere, euri-ura iragazten denean.

Kazkabarraren kasuan ere kontuz ibili behar da, intentsitate-mailaren arabera kalte material handiak ekar ditzakeelako. 

Fenomeno oso arrunta haizea da. Gero eta ohikoagoak dira goi-geruzetan isolaturiko aire-masa hotzak (edo DANA gaztelaniaz), ziklogenesi leherkorrak… kalte handiak eragiten dituztenak toldoetan, pertsianetan, leihoetan edo teilatuetan. 

Kalteak eragin ditzaketen beste fenomeno batzuk elurra edo izozteak dira.

Aseguruak fenomeno horiek estaltzen ote dituen ala ez jakiteko, garrantzitsua da zehatz-mehatz begiratzea kontratatuko duzun poliza eta estalduren mugak. Baldintza orokorretan aurkituko dituzu. Normalean, aseguru-etxeek estaldura mugatzen dute fenomeno atmosferikoak atalase jakin batzuk gainditzera.

Badira, ezohiko izaera dutenez, Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak estaltzen dituen fenomenoak, kalte-ordaina jasotzeko baldintza gisa indarrean dagoen etxeko aseguru bat izatea eskatzen duen Estatuko erakunde bat (urtero ordaintzen dugun aseguru-primaren zati bat horretara bideratzen da). Fenomeno ohikoenak eurite handiek eragindako uholdeak edo abiadura-atalasea gainditzen duten haizeak dira; Meteorologiako Estatu Agentziak egiaztatu beharko ditu.

Kasu horietan, Aseguru Etxeak egindako kalteen partea Partzuergoari deklaratzen lagunduko dizu. Partzuergoak peritu bat bidaliko du kalteak baloratzeko eta kalte-ordaina emateko. 

La Palmako sumendiaren erupzioa izan daiteke horren adibidea gaur egun. Kasu horretan, hondamendi natural bati buruz ari gara, baina etxe-aseguru bat kontratatua zenbaterainoko garrantzia duen ulertzeko balio digu.  Kasu horretan, aseguru partikularrek ez dute beren gain hartzen, baina bai Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak, aldez aurretik etxeko poliza bat kontratatuta edukiz gero. 

UNESPAren (Aseguru eta Berraseguru Entitateen Espainiako Batasunaren) azken txostenaren datuen arabera, etxeko aseguru bat kontratatuta duten familien Estatuko batezbestekoa % 75ekoa da; baina Kanarietan ia % 47ra murrizten da. Horregatik, hain zuzen ere, sumendiaren erupzioak eragindako familia ugarik zailtasun handiak izango dituzte lehengo egoerara itzultzeko.

Horregatik guztiagatik, onena da Etxeko Aseguru oso bat aukeratzea, Optimoa modalitatekoa, esate baterako, edo Etxea Plus modalitatea, halakoek estaltzen baitituzte eragile atmosferiko hauek eragindako kalteak: haizea, euria, harriabarra, elurra, tximistak/ekaitz elektrikoa eta gerta daitezkeen bestelako hondamendi natural batzuk. 

Lagun Aron eskaintzen ditugun aseguruak eta estaldurak segurtasunaren, lasaitasunaren eta babes pertsonalaren sinonimoak dira. Jarri gurekin harremanetan inolako konpromisorik gabe, eta zure neurriko konponbidea emango dizugu. Nahi al duzu guk deitzea?