Urte berriarekin, aldaketak iritsi dira Ibilgailuaren Azterketa Teknikora (IAT). Araudi berriaren berritasunen artean daude gure ibilgailuaren isurien neurketa zorrotzagoak egitea zein IAT hilabete aurreratzeko aukera edota estazio-aldaketa egitea azterketa lehenengoan gainditzen ez badugu.
Ministroen Kontseiluak onartu zuen joan den urriaren 20an IATari buruzko alderdi batzuk leundu eta Europako legeriara egokitzeko Errege Dekretua. Langileei, ekipamenduei, instalazioei eta antzekoei buruzko alderdiak zein azterketaren prozedurari buruzkoak, bide-segurtasuna hobetzeko eta ingurumena babesteko.
Estazioek lehen aldiz ibilgailu-barruko diagnostikorako irakurketa-tresnak eduki beharko dituzte nahitaez (OBD). Gailu horiek ibilgailu-barruko ordenagailuetara konektatzen dira, eta segurtasun-sistema elektronikoen azterketa erraztuko dute bai eta isurien kontrola hobetu ere.
5 aldaketa garrantzitsuenak
Zuri eta zure ibilgailuari eragingo dizueten aldaketa garrantzitsuenak hauek dira:
- IAT aurreratu ahal izango da: muga-eguna baino hilabete aurretik arte, orain arte egin ezin zitekeena.
- Azterketa lehenengoan gainditzen ez baduzu,estazioa aldatzeko aukera izango duzu. Hori bai, epe berean (1 hilabete) eta lurralde nazionalaren barruan beharko du. Orain arte IAT zentro berera joan beharra zegoen detektatutako akatsak konpondu eta gero.
- Isuriak hobeto neurtuko dira, atmosferara igorritako isurien azkenaldiko manipulazio-kasuak gertatu eta gero. Helburu da NOx isuriak kontrolatzea; izan ere, CO2aren kasuan ez bezala, horiek jendearen osasunean eragin zuzena dute.
- IATko estazioek sistema berria izango dute ibilgailuen kilometro-kopurua zehaztasunez kontrolatzeko. Aurrerantzean, aztertzaileak ez ditu paper batean apuntatu beharrik izango, ibilgailuaren datuetan sartzeko aukera izango baitu balizko manipulazioak detektatu ahal izateko.
- Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan jaulkitako ziurtagiriak ere onartuko dira Europako beste herrialde batean erosiz gero auto bat eta han bertan IAT pasatuta izanez gero, ez duzu berriz pasatu behar izango Espainian.
IATren prezioaren balizko igoera
Orain arte ez dugu tarifen igoera orokorrik sumatu, baina ibilgailuaren zentralitaren datuetara sartzeak aparteko gastua ekarriko ote duen susmoa dago. Hau da kontua: norenak ote diren gure ibilgailuek sorrarazitako datuak eta fabrikatzaileari datuen truke ordaindu behar ote zaion nahitaez ikuskatu beharreko segurtasun-sistema batzuk aztertzeagatik.
Nolanahi ere, Autonomia Erkidego bakoitzak du tarifa igo ala ez erabakitzeko eskumena, Madrileko erkidegoan izan ezik; Madrilen Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren prezioak liberalizatuta daude-eta.
Madrileko erkidegoan IAT estazio bakoitzak egoki deritzon tarifa aplikatzen du aurrez ezarritako gutxieneko edota gehieneko batzuen mende egon gabe.
Tarifek alde handia izaten dute lurralde batitik bestera. Facuaren arabera, 2017an Espainiako IATaren prezioaren batez bestekoa 34,62 eurokoa zen gasolinadun turismoentzat. Dieselen kasuan, berriz, batez besteko prezioa 41,90 eurokoa izan zen baina aldeak % 102ra iritsi ziren Madrilen (garestiena) eta Extremaduraren (merkeena) artean.
IAT berriaren erregulazioa
Joan den 2017ko azaroaren 8an argitaratu zen BOEn IATa arautzeko Errege Dekretua 2018ko maiatzaren 20an indarrean sartuko dena. Berritasun horiez gain, dekretuak jakinarazten ditu gure ibilgailuaren azterketa teknikoak zein maiztasunarekin egin behar ditugun, IATaren instalazioetako betekizunak bai eta gomendatutako azterketa-metodo egokienak zein diren.
Hauek dira hurrengo hilabeteetan #ITV #IAT lehenengo aldiz egin behar duten autoen matrikulak pic.twitter.com/kD8cPRSHI3
— Seguros Lagun Aro (@seguroslagunaro) 15 de enero de 2018