Lagun Aroren bezeroa bazara eta inoiz aseguru-etxeari deitu behar izan badiozu zerbitzu bat eskatzeko, ezbehar bati alta emateko, kontsulta bat egiteko… ezaguna egingo zaizu 944 94 74 28 zenbakia.
Lagun Arok tokiko tarifikazioko 944 linea erabiltzeari utziko dio, eta hemendik aurrera aseguru-etxearen Bezeroarentzako Arretarako telefono bakarra 900 38 08 38 doako telefonoa izango da.
Telefono bidezko arreta-zenbaki horrek aukera berak eskaintzen ditu 365 egunez 24 orduz, eta guztiz doakoa da. Zure agendan Lagun Aroren kontaktua baduzu, telefonoa aldatzeko eta 944 zenbakia 900 38 08 38 zenbakiarekin ordezteko unea da.
Lagun Aron gure bezeroei aldaketa horren berri ematen ari gatzaizkie hainbat komunikabidetan, eta telefonoa aldatzen joango gara zuekin ditugun komunikabide guztietan: gutunak, SMSak, mezu elektronikoak, webguneak, etab.
Bezeroaren Arretan Lagun Arorekin harremanetan jartzeko beste modu batzuk ere kontsulta ditzakezu gure webgunetik.