Nola egin online etxeko eta saltokiko ezbeharren jarraipena
2019, 1 urria
62
0
Etxean edo saltokian ezbeharren bat gertatu bazaizu eta Laboral Kutxaren bezeroa bazara, Online Bankaren bidez jakinaraz dezakezu. Begira nola lan egiten duen funtzionaltasun berriak.
1. Zure etxean ur-ihesa duzula konturatzen zara. Lanera joan behar duzunez, partea mugikorraren bidez ematen duzu.
2. Berehala, mezu bat jaso duzu zure mugikorrean.
3. Edozein lekutan Online Bankaren bidez, zure ezbeharraren kudeaketa eta bilakaera jarrai dezakezu “Aseguruak” atalean.
Erraz ikusi ahal izango duzu emango dizugun informazio guztia: konponketen aurrerapena, hitzorduak.
4. Gida liburuan informazio erabilgarria ikusiko duzu. Baita profesionalekin harremanetan jartzeko informazioa eta euren ordutegiak ere.
5. Horrez gain, “Geuk deituko dizugu” klikatu eta zure ezbeharra kudeatzen duen pertsonarekin jar zaitezke harremanetan une oro.
6. Kudeaketan aurrerapen bat dagoenean “push” (berehalako mezua) edo SMS jakinarazpenak jasoko dituzu informazioa jasotzeko Laboral Kutxaren bulegoetara joan beharrik gabe.