Garai aldakorra bizi dugu. Era digital berria, boom teknologikoa eta mugikorraren garaipena beste edozein pantailaren aurrean… Gure lana goitik behera aldatu beharra daukagu, zure behar desberdinei eta aldakorrei erantzuten dieten produktu eta zerbitzu onenak eskaintzeko. Horretarako, zerbitzu erabilgarriagoak eta eguneratuagoak eskaintzeko eta, are hobeto, bizitza errazten dizuten zerbitzuak eskaintzeko bide ematen diguten tresna berriak baliatzen ditugu.
Horren erakusgarri daukagu Lagun Arok garatu duen konpontzaileentzako eta perituentzako mugikortasun-tresna. Plataforma horrek, hain zuzen, gure aseguru-etxearekin lan egin ohi duten profesionalen ekarpenak ere baditu, eta hobekuntza eta funtzionaltasunekin aberasten jarraitzen dugu, peritazio-prozesu guztia eta konponketaren informazioaren kudeaketa mugikorretik egiteko aukera emanez.
Konponbidea bateragarria da edozein mugikorrekin, eta fitxategiak bidaltzeko (argazkiak, bideoak…) eta denbora errealean komunikatzeko aukera ematen du. Tresna oso erabilerraza da, offline (konexiorik gabe) moduan ere erabil daiteke, eta zerbitzu-fluxu guztiak barne hartzen ditu erabiltzaile-profil desberdinei begira (perituak, konpontzaileak, gremio anitzekoak…).
Aplikazioa gure perituek eta konpontzaileek mugikortasunean erabiltzen dute, bulegotik kanpo daudenean. Gailu anitzeko app-ak dira, XOne zerbitzariekin komunikatzen direnak. On premise zerbitzari horiek (halaxe esaten zaie enpresan bertan eta ez hodeian instalatutakoei) gure Aplikazio Korporatiboekin integratzen dira datu-baseetako taula bidez. Bestalde, Dokumentu Kudeatzaile Korporatiboarekin integratzen da XOne, karpeta bidez, bai argazkietarako, bai bestelako dokumentaziorako.
Profesionalek beraiek parte hartu dute diseinuan
Oso interfaze erraza du, profesionalek diseinuan parte hartu izanari esker, besteak beste. Profesionalak bilatzeko aukera ematen du, eta esku hartzen duten alderdi guztiekin harremanetan jartzeko aukera ere bai, baita peritazio-prozesuko eta/edo izapidetze-prozesuko kudeaketa ohikoenak egiteko ere: beste profesional baten esku-hartzea eskatzea, gorabehera baten abisua ematea… Konponketa-kabinete edo -enpresa bateko kide desberdinen artean enkargu bat kudeatzea ere errazten du.
Gainera, profesionalaren agenda kudeatzea ere errazten du tresnak alerta-sistema batekin, ezbeharrerako sarbidearekin (partea hartzea, kontratua….), arriskuaren geokokapearekin edo fitxategien bidalketarekin, besteak beste.
Gogobetetze-mailak hobetzea
Esan dezakegu guztiok onura ateratzen diogula Lagun Aroren garapen teknologiko berri honi. Abian jarri denetik, jada egiaztatu ahal izan da hobekuntzak lortu direla prozesuko parte-hartzaile guztientzat:
Bezeroen kasuan, lehen esku-hartzearen denborak eta prozesuko hutsarteak murriztu dira, eta horrek bezeroen gogobetetze-maila hobetzea ekarri du.
Profesionalen artean, produktibitatea hobetu da. Izan ere, bereziki harro gaude app-aren erabilerarekin haien bizitza-kalitatea hobetu izanaz, bulegoan txostenak betetzen ematen zuten denbora murriztuz.
Azkenik, tresna honek onura ekarri dio aseguru-etxeari ere profesionalen arteko koordinazioa hobetuz, profesionalen eta aseguru-etxearen arteko komunikazioa hobetuz —bidaltzen diguten informazioaren kantitatea eta kalitatea hobetuz—, eta ezbeharraren kontrol hobea ahalbidetuz. Eta, gainera, ezbeharren batez besteko iraupena murriztea lortu dugu.