Seguros Lagun Aron badakigu lan-merkatuan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko erakundeetan sortzen diren desberdintasunak detektatu behar direla eta desberdintasun horiek kentzen joateko beharrezkoak diren neurriak martxan jarri behar direla. Enpresan daukagun berdintasun-plana azalduko dizugu -bigarrena da jada eta joan den urtetik ari gara horrekin lanean-.

Berdintasunean aurrera egiteak enpresa-kultura aldatzea eskatzen du, zerbitzua edo produktua soilik ikustetik pertsonak eta haien errealitate desberdinak kontuan hartzera pasatuz. Horrela bada, iaz diagnostikoari heldu eta gure II. diseinatzea erabaki genuen. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-plana (2018-2020).

Horretarako, Elhuyar Aholkularitzaren laguntza izan dugu. Emakundek homologatutako enpresa da eta aditua era honetako lanetan; gainera, hainbat Berdintasun Plan egin ditu Euskal Herriko enpresa publiko zein pribatuetan, eta horien artean dago gurea, hain zuzen.

Berdintasuna lortzeko plana abian jartzea

Plana prestatzeko, Berdintasun Batzordea eratu genuen joan den urtean, eta lanean jarraitzen du Plan honen ezarpenean ere. Bestalde, Planaren arduradunak eta koordinatzaileak izendatu dira.

Ahalik eta langile gehien inplikatzeko helburuarekin, emakumeak zein gizonak, lantalde desberdinak sortu ditugu gaika banatuta (sentsibilizazioa, bateratze erantzunkidea, sexu-jazarpena eta sexu-arrazoiengatikoa, etab.) Planean aurreikusitako proiektuak garatzeko. Horien artean nabarmentzen dira sexu-jazarpenari eta jazarpen sexistari aurrea hartzeko eta aurre egiteko berariazko protokolo bat, eta langileek bateratze-arloan dituzten beharrei buruzko azterketa bat ere bai, besteak beste.

Zer lortu nahi dugu?

Bigarren Plan honekin lortu nahi ditugun helburuen artean daude:

  • Erakundeko pertsona guztiak sartzea Planaren garapenean.
  • Parekotasun handiagoa lortzea Zuzendaritzako organoetan.
  • Bateratze-beharrak erakundearen errealitateari egokitzea.
  • Balizko desorekak ezagutzea eta gainditzea ordainketan eta onura sozialetan.
  • Zero sexu-jazarpen edo jazarpen sexista erakundean,
  • Hizkuntzaren eta irudien erabilera inklusiboa bermatzea.
  • Interes-talde desberdinak sentsibilizatzea berdintasun-arloan.

2009an lehen Berdintasun Plana egin zenetik gaur arte

Gai horri dagokionez, formalki lanean hasi ginen 2009tik aurrera. Garai hartan 500 pertsona inguru ginen, eta pertsona haiekin diagnostiko bat egin genuen berdintasunari zegokionez erakundea zein egoeratan zegoen jakiteko. Horixe izan zen gure abiapuntua, eta gero I. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-plana etorri zen.

2014an 117 emakumek eta 69 gizonek egiten zuten lan; 2015an 110 emakumek eta 64 gizonek eta 2016an 109 emakumek eta 63 gizonek

Seguros Lagun Aroren plantillaren bilakaera generoaren arabera

Emakumeek Konpainiaren organo nagusietan duten presentziari dagokionez, 2017an, agintedun lanpostuen % 35 emakumeek betetzen zituzten. Halaber, ekitaldi berean, emakume bat aholkulari gisa sartu zen Seguros Lagun Aro S.A. eta Seguros Lagun Aro Vida S.A.ren Administrazio Kontseiluan.

Era berean, 2017an Zuzendaritza Kontseilua berritu egin zen eta emakume bat zen konpainiako zuzendari berrietako bat.

Beste alde batetik, nabarmentzekoa da Bilboko Udalak eta RACVNek antolatutako «Mugikortasunerako herritarren XIII. topaketetan» hartu genuela parte 2017an. “Mugikortasuna generoaren ikuspegitik” txostena aurkeztu genuen.

Horregatik guztiagatik, uste dugu Lagun Arok gizarte berdinzaleagoa eta justuagoa bultzatzen lagun dezakeela. Hori dela-eta, genero-berdintasuna lortzeko aurrerapausoak egiten eta aurrera egiten laguntzen duten ekimenak abian jartzen eta lan egiten jarraituko dugu.