Jakin-min pixka bat baduzu, galdera hau egingo zenion zure buruari: Zer egiten du aseguratzaileak nire diruarekin? Bada, funtsean, ezbeharrak konpontzea (zureak edo gainerako aseguratuenak).
Izan ere, ezustekoak gertatzen direnean prest egotea eta baliabideak izatea da aseguruen industriaren eginkizun nagusia. Horretarako, baliabide ugari eta jende asko baliatzen ditu. Hori ikusteko modu bat da jakitea zer gertatzen den aseguru-primako diruarekin, hau da, hilean edo urtean behin ordaintzen dugun zenbatekoarekin.
Primako diruaren % 54,4 bezero eta onurei bideratzen zaie, % 5,2 Ogasunari, % 4,7 aseguru-etxeetako langileei, % 24,6 hornitzaileei (hau da, mekanikariei, osasun-arloko langileei, iturginei,..) eta % 6,4 bitartekariei.
Aseguruek nola funtzionatzen duten hobeto ulertzeko, jakin zer den mutualitatea, aseguratzaile ororen oinarrizko solidaritate-printzipioa, alegia.