Seguros Lagun Aron pertsonen artean solidaritate-loturak sortzeko eta denen arteko errespetua bideratuko duen zirkulua sortzearen aldeko apustua egingo dugu. Horregatik, azken urte hauetan buru-belarri aritu gara lanean komunitatearekiko eta lurraldearekiko erantzukizunaren, erantzukizun ekonomikoaren, inbertsioen eta banku etikoaren, ekitatearen eta gardentasunaren, ingurumen- eta lan-erantzukizunaren eta egitura sozietario, gobernantzako eta funtzionamendu etikoko baten esparruan.

Hainbat urtez lanean aritu ondoren, gure ahaleginaren emaitzak jasotzen hasi gara Finantza Etikoen Behatokiaren bitartez. Behatokiak EthSI zigilua (Ethical and Solidarity Based Insurance) eman digu, gure zerbitzuen kudeaketa etikoa eta solidaritatea aitortzen duen bereizgarria.

Pablo Mongelos Seguros Lagun Aroko zuzendari nagusiaren iritziz, Enpresaren Gizarte Erantzukizuna da garrantzitsuena: “Horren bitartez lortzen ditugu gure helburuak, gure interes-talde guztien premiak estaltzeko behar diren ekintzak aukeratzea erraztuz. Gure gidaria da eta izango da prozesu honetan zehar. Gainera, 2017ko emaitza ekonomiko sendoekin frogatu dugun moduan, estrategiaren kudeaketa eraginkor baten aldeko konpromisoa ez da bateraezina errentagarritasunarekin”. Halaber, eskerrak eman nahi izan dizkio Seguros Lagun Aroko taldeari: “haien lanari eta ahaleginari esker, aseguru-etxea sozialki arduratsua da”.

Ezagutzen al duzu EthSI zigilua?

EthSI (Ethical and Solidarity Based Insurance) Europako zigilua da. Aseguru-etxe, artekaritza eta kudeatzaileen kudeaketaren kalitatearen balioa nabarmentzen du eta, aldi berean, erregistratutako entitateen aseguru-produktuak ziurtatzen ditu. FETS (Finantzaketa Etiko eta Solidarioa) erakundean txertatutako Finantza Etikoen Behatokiaren tresna bat da. Finantza etikoek Kataluniako eta Espainiako esparru sozioekonomikoan nolako errealitatea duten eta zer inpaktu eragiten duten azterketak, behatu, aztertu eta egiten ditu.

Aseguru etikoek aseguru-mugimenduaren printzipioak berreskuratzen dituzte: irabazi asmorik gabeko jarduera ez ezik, baita pertsonen arteko solidaritate-loturak eta kontzientzia mutualista ere.

Bereizgarri hori emanda, Seguros Lagun Aroren kudeaketa etikoak inbertsioen eta gizarte-erantzukizunaren esparruan duen balioa aitortzen da eta gizarte- eta ingurumen-jasangarritasuna eta gardentasuna sustatzen dira.

EthSI zigiluak aseguru-etxearentzako, kudeatzaileentzako eta polizentzako ezarritako irizpideak balioesten ditu: gizarte-erantzukizuna, etikoki bideratutako inbertsioak, mutualismoa, ekitatea eta gardentasuna.

EthSI zigiluak aseguru-etxearentzako, kudeatzaileentzako eta polizentzako ezarritako irizpideak balioesten ditu: gizarte-erantzukizuna, etikoki bideratutako inbertsioak, mutualismoa, ekitatea eta gardentasuna.