Denek ekartzen digute gogora etorkizunerako aurreztea, baina agian ez duzu jakingo zertan datzan aurrezki-modalitate bakoitza edo eskaintzen dituzten abantaila fiskalak. Urtearen amaiera hurbiltzen den honetan, zenbakiak egiteko eta produktu hauetakoren batean inbertitzeko unea heldu da. Banan-banan ikusiko ditugu.

SIALP

SIALP (Seguro Individual de Ahorro a Largo Plazo, Epe Luzerako Aurrezki Kontu Indibiduala) epe luzeko aurrezki-sistema 2015eko zerga-erreformarekin jaio zen, eta abantaila fiskal interesgarri batzuk eskaintzen ditu. Aurrezki-sistema honek zergen erabateko salbuespena onartzen du, aurreztutakoa 5 urte gutxienez mantenduz gero eta aseguru-hartzaileak (asegurua kontratatu duenak) kapital gisa erabiliz gero.

Araban bizi bazara, kontuan hartu 2018ko urtarrilera arte ezingo duzula aurrezki-produktuaren figura hau kontratatu lurralde nazionaleko gainerako lekuetako abantaila berekin.

Errentagarritasun handia eskaintzen du produktu honek, gainera. Artikulu honetan gure SIALP modalitatearen ezaugarriak aztertuko ditugu: ekarpenen malgutasuna, erreskate- eta tributazio-moduak…

PIAS

PIAS (Plan Individual de Ahorro Sistemático, Aurrezki Sistematikoko Plan Indibiduala) merkatuko aurrezki-modalitateak abantaila fiskala eskaintzen du gaur egun, biziarteko errenta kobratzeko baldintzarekin. Plan hau erreskatatuz gero errendimendu guztiak zergetatik salbuetsita geratuko dira. Gainera, 2015eko zerga-erreformarekin 10etik 5era jaitsi da erreskatatu ahal izateko lehenengo ekarpenetik gutxienez pasatu beharreko urteen kopurua.

Bestalde, biziarteko errenta denez, zenbateko bakoitzeko ehuneko jakin bat bakarrik tributatzen da; ehuneko hori hartzailearen adinaren arabera ezartzen da, eta gutxienez % 8 izan daiteke (70 urte edo gehiagoko pertsonentzat).

Urtero 8.000 euro sar daitezke gehienez, eta inoiz ez 240.000 € baino gehiago polizaren bizitza osoan zehar.

PIAS planak formula malguak dira, eta haiei esker abantaila fiskalak baliatu ahal izango dituzu etorkizunean, zure dirua erabiltzeko aukerari uko egin gabe.

Pentsio-planak eta Aurreikuspen-planak

Pentsio-planak erretirorako aurrezteko finantza-tresnetako bat dira. Aukera ematen digute aldizkako ekarpenak egiteko etorkizunari begira, guk nahi ditugun zenbateko eta erregulartasunekin. 2015etik aurrera, Pentsio-planetan inbertitutako aurrezki osoa kengarria da errentaren aitorpenean.

Ekarpenen urteko muga modu bateratuan ezarrita dago aurreikuspen-sistema guztientzat (PPA, Pentsio-planak eta BGAEak):

Euskadi:

  • 5.000 €-ko urteko muga ekarpen indibidualentzat
  • 8.000 €-ko urteko muga enpresen ekarpenentzat
  • Muga bateratua 12.000 € urtean

Nafarroa:

  • 3.500 €-ko urteko muga 49 urte edo gutxiago badituzu
  • 6.000 €-ko urteko muga 50 urte edo gehiago badituzu

Lurralde-erkidegoa:

  • 8.000 €-ko urteko muga

Diru hori erreskatatu nahi izanez gero, kontuan eduki behar da lan-errendimendua izango balitz bezala tributatzen duela.

Euskadiko biztanleek, gainera, Aurreikuspen-planak (BGAE) ere balia ditzakete. Euskal Autonomia Erkidegoaren produktu esklusiboa da, baina helburu bera du: aldiro-aldiro aurreztea erretiroa osatzeko.

PPA

Aseguruen munduan, PPAk ditugu (Planes de Previsión Asegurados, Aurreikuspen Plan Aseguratuak ); pentsio-planen baliokideak dira, baina, haiek ez bezala, interes-tasa bermatua eskaintzen dute erretirora arte, arriskurik hartu gabe.

Aurreikuspen-planetan dirua malgutasunez sar daiteke (urtean behin, hilabetean behin, modu ezohikoan…) eta beste abantaila batzuk ere baditu (aurreko postean aipatu genizkizuen).