Denek ekartzen digute gogora etorkizunerako aurreztea, baina agian ez duzu jakingo zertan datzan aurrezki-modalitate bakoitza edo eskaintzen dituzten abantaila fiskalak. Urtearen amaiera hurbiltzen den honetan, zenbakiak egiteko eta produktu hauetakoren batean inbertitzeko unea heldu da. Banan-banan ikusiko ditugu.

ELAAI (SIALP)

ELAAI (Epe Luzerako Aurrezki Aseguru Indibiduala) (SIALP gazteleraz –Seguro Individual de Ahorro a Largo Plazo-) epe luzeko aurrezki-sistema 2015eko zerga-erreformarekin jaio zen, eta abantaila fiskal interesgarri batzuk eskaintzen ditu. Aurrezki-sistema honek zergen erabateko salbuespena onartzen du, aurreztutakoa 5 urte gutxienez mantenduz gero eta aseguru-hartzaileak (asegurua kontratatu duenak) kapital gisa erabiliz gero.

Araban bizi bazara, kontuan hartu 2018ko urtarrilera arte ezingo duzula aurrezki-produktuaren figura hau kontratatu lurralde nazionaleko gainerako lekuetako abantaila berekin.

Errentagarritasun handia eskaintzen du produktu honek, gainera. Artikulu honetan gure SIALP modalitatearen ezaugarriak aztertuko ditugu: ekarpenen malgutasuna, erreskate- eta tributazio-moduak…

ASPI (PIAS)

ASPI, Aurrezki Sistematikoko Plan Indibiduala (PIAS gazteleraz –Plan Individual de Ahorro Sistemático-) merkatuko aurrezki-modalitateak abantaila fiskala eskaintzen du gaur egun, biziarteko errenta kobratzeko baldintzarekin. Plan hau erreskatatuz gero errendimendu guztiak zergetatik salbuetsita geratuko dira. Gainera, 2015eko zerga-erreformarekin 10etik 5era jaitsi da erreskatatu ahal izateko lehenengo ekarpenetik gutxienez pasatu beharreko urteen kopurua.

Bestalde, biziarteko errenta denez, zenbateko bakoitzeko ehuneko jakin bat bakarrik tributatzen da; ehuneko hori hartzailearen adinaren arabera ezartzen da, eta gutxienez % 8 izan daiteke (70 urte edo gehiagoko pertsonentzat).

Urtero 8.000 euro sar daitezke gehienez, eta inoiz ez 240.000 € baino gehiago polizaren bizitza osoan zehar.

ASPI planak formula malguak dira, eta haiei esker abantaila fiskalak baliatu ahal izango dituzu etorkizunean, zure dirua erabiltzeko aukerari uko egin gabe.

Pentsio eta aurreikuspen planak

Pentsio-planak erretirorako aurrezteko finantza-tresnetako bat dira. Aukera ematen digute aldizkako ekarpenak egiteko etorkizunari begira, guk nahi ditugun zenbateko eta erregulartasunekin. 2015etik aurrera, Pentsio-planetan inbertitutako aurrezki osoa kengarria da errentaren aitorpenean.

Ekarpenen urteko muga modu bateratuan ezarrita dago aurreikuspen-sistema guztientzat (APA, Pentsio-planak eta BGAEak):

Euskadi:

  • 5.000 €-ko urteko muga ekarpen indibidualentzat
  • 8.000 €-ko urteko muga enpresen ekarpenentzat
  • Muga bateratua 12.000 € urtean

Nafarroa:

  • 3.500 €-ko urteko muga 49 urte edo gutxiago badituzu
  • 6.000 €-ko urteko muga 50 urte edo gehiago badituzu

Estatuko gainerako lurraldeak:

  • 8.000 €-ko urteko muga

Diru hori erreskatatu nahi izanez gero, kontuan eduki behar da lan-errendimendua izango balitz bezala tributatzen duela.

Euskadiko biztanleek, gainera, Aurreikuspen-planak (BGAE) ere balia ditzakete. Euskal Autonomia Erkidegoaren produktu esklusiboa da, baina helburu bera du: aldiro-aldiro aurreztea erretiroa osatzeko.

APA (PPA)

Aseguruen munduan, APAk ditugu, Aurreikuspen Plan Aseguratuak (PPA gazteleraz –Planes de Previsión Asegurados-); pentsio-planen baliokideak dira, baina, haiek ez bezala, interes-tasa bermatua eskaintzen dute erretirora arte, arriskurik hartu gabe.

Aurreikuspen-planetan dirua malgutasunez sar daiteke (urtean behin, hilabetean behin, modu ezohikoan…) eta beste abantaila batzuk ere baditu (aurreko postean aipatu genizkizuen).