Innovabidek artikulu bat argitaratu du duela gutxi Lagun Aro Aseguruen laguntzarekin. Bertan, ibilgailuentzako aseguru bat kontratatu beharra aztertu dugu, eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen kasuan (patineteak, bizikleta elektrikoak…) asegururen bat izatea komeni ote den.
Innovabide da Bide-segurtasunarekin bat egiten duten Euskal Enpresen Sarea. Proiektu hau Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak sustatzen du, eta eguneroko kudeaketan in itinere eta misioko istripu-tasa hobetzen eta murrizten saiatzen diren enpresak biltzen ditu. Seguros Lagun Arok, enpresa aseguratzaile eta konprometitu gisa, 2020ko urtarriletik parte hartzen du proiektuan.
Sare horretan egoteak aukera ematen digu beste enpresa batzuekin praktika onak partekatzeko eta elkarrekin ikasteko bide-segurtasuna hobetze aldera. Gainera, Innovabideko kideok lankidetza-espiritua daukagu, eta enpresa eta sektore bakoitzeko gaiak lantzen dituzten edukiak prestatzen ditugu.