Zer hartzen dugu kontuan gure aseguruarekin pozik gaudela esateko? Ziur aski, ez da alderdi bakar baten kontua, hainbat faktoreren batura baizik: gure premietara egokitutako estaldurak izatea, zer kontratatzen dugun ondo ulertzea, arreta egokia jasotzea eta, ezusteko bat gertatzen denean, dena ahalik eta modurik onenean konpontzea.

Seguros Lagun Aron, badakigu gure bezeroen gogobetetasuna faktore askoren mende dagoela. Horregatik, guretzat oso garrantzitsua da haien iritzia entzutea eta gure zerbitzuen inguruan zer balorazio egiten duten jakitea.

Lehenengo urratsa, gure bezeroei entzutea

Gure bezeroen esperientzia ezagutzeko modu bat hauxe da: haiei zuzenean galdetzea, ezbeharraren kudeaketarekin zer-nolako esperientzia izan duten jakiteko.

2025ean egindako barne-inkesten arabera, Automobil-aseguruen hamar bezerotik zortzik baino gehiagok eta Etxe-aseguruen hamar bezerotik zazpik adierazi zuten pozik edo oso pozik zeudela jasotako kudeaketarekin. Balorazio horiek aukera ematen digute haien esperientzia sakonkiago ezagutzeko eta hobetzen jarraitu dezakegun alderdiak identifikatzeko. Izan ere, erantzun bakoitzaren atzean egoera jakin bat dago: matxura bat, istripu bat, etxean jazotako kalte bat edo asegurura jotzeko beharra eragin duen beste edozein ezusteko.

Nolanahi ere, gure azterlanez gain, badauzkagu bezeroek nola baloratzen gaituzten jakiteko beste bide batzuk.

Balorazioa kanpotik ere iristen da

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeak (OCU) automobil- eta etxe-aseguruen inguruan egindako gogobetetasun-inkestaren emaitzak argitaratu ditu, 2026ko urriko OCU Contigo aldizkariaren 20. zenbakian.

Eta emaitzek berri pozgarri bat eman digute: Seguros Lagun Aro lehen postuan dago gogobetetasun globalari dagokionez bi arloetan, 100 puntutik 85 jaso baititu automobil-aseguruen kasuan, eta 72 etxe-aseguruen kasuan. Hemen kontsultatu ditzakezu OCUk aseguru-etxeei buruz egindako gogobetetasun-txostenaren emaitzak. 

Inkestak aseguruen hainbat alderdi aztertzen ditu, hala nola kontratuaren baldintzak, primaren zenbatekoa, frankizia-aukerak, jasotako arreta eta ezbeharren kudeaketa.

Gure kasuan, balorazio bereziki positiboak jaso ditugu asegurua erabiltzeko premia sortzen denean garrantzitsuak diren alderdi batzuetan.

  • Automobil-aseguruen kasuan, puntuaziorik onenak lortu ditugu telefono bidezko arretan, izapideen argitasunean, ebazpen- eta konponketa-epeetan eta jasotako kalte-ordainean. Kontratuari eta primaren bilakaerari dagokienez ere, guk jaso dugu baloraziorik onena.
  • Etxe-aseguruen kasuan ere, atal hauetan nabarmendu gara: telefono bidezko arretan, izapideen argitasunean, ebazpen- eta konponketa-epeetan, jasotako kalte-ordainean eta kontratuan. Aztertutako aseguru-etxeen artean, guk lortu ditugu baloraziorik onenak atal horietan.

Emaitza horiek lanean jarraitzeko motibazioa ematen digute, bezeroek gurekin dituzten harremanetan esperientzia atsegina izan dezaten une oro, gure zerbitzuak kontratatzen dituztenetik ezbeharra konpondu arte.

Arreta onaren atzean, pertsonak daude

Gogobetetasuna ez dago eskaintzen ditugun produktu eta zerbitzuekin soilik lotuta. Bezeroen esperientzian eragin handia dute artatzen, entzuten, zalantzak argitzen eta arazoak konpontzen dituzten pertsonek ere.

Horregatik, gure lantaldeen prestakuntza oso alderdi garrantzitsua da etengabe hobetzeko daukagun konpromisoan. 2025ean, 9.376 ordu eskaini genizkion gure langile guztiei prestakuntza emateari; hau da, pertsona bakoitzak batez beste 49,35 orduko prestakuntza jaso zuen.

Ikasten eta ezagutzak eguneratzen jarraitzeak erronka berriei aurre egiten laguntzen digu, baita gure bezeroen premiei erantzuteko gero eta hobeto prestatuta dagoen zerbitzua ematen ere. Izan ere, balorazio onak jasotzea beti da pozgarria, baina benetan garrantzitsua da eguneroko lanean egiten duguna: entzutea, ikastea eta hobetzen jarraitzea.

Azken batean, zifrak eta rankingak alde batera utzita, gure helburua betikoa da: Seguros Lagun Aron konfiantza dutenek, gure beharra dutenean, arreta ona jasotzen dutela sentitzea.