Seguros Lagun Aron , emakume eta gizonen arteko berdintasun eraginkorrarekin daukagun konpromisoaren emaitza gisa, gure II. Berdintasunerako Plana jarri dugu abian. Planaren testuinguruan, gure konpromiso eta jarduera nagusietako bat da, hain zuzen, sexu-jazarpeneko edo jazarpen sexistako kasurik ez egotea gure erakundean.
Horretarako, Lagun Aron jarduketa-protokolo espezifiko bat daukagu sexu-jazarpenari eta jazarpen sexista prebenitzeko eta aurka egiteko diziplinazko neurri zorrotzak aplikatuz frogatutako jazarpen-egoeren aurrean. Halaber, prebentzioko eta sentsibilizazioko mekanismoak aplikatzen ditugu prestakuntza-saioak eginez sexu-jazarpenaren eta jazarpen sexistaren inguruan, erakundeko langileei eta zuzendaritzari zuzenduta, eta, gainera, instituzioei lotutako kanpainak ere jartzen ditugu martxan.
Zero tolerantzia edozein jazarpen-moduren aurka
Seguros Lagun Arotik ezbairik gabe adierazten dugu ez dugula onartzen erakunde hau osatzen duten pertsonen askatasun, intimitate eta osotasun fisiko eta moralaren aurka egiten duen ezein jokabide, ez eta bezero, hornitzaile edo nolabait enpresari lotutako edozein pertsonaren askatasun, intimitate eta osotasun fisiko eta moralaren aurka egiten duen ezein jokabide ere.
Sexu-jazarpena honela definitzen da: pertsonaren duintasunaren aurka egiteko asmoa duen edo ondorio hori eragiten duen sexu-izaerako edozein jokabide, ahozko zein fisiko, bereziki beldurrezko edo umiliaziozko egoera bat edo egoera iraingarri bat sortzen denean. Delitu gisa tipifikatuta dago Azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren 184. artikuluan.
Sexu-arrazoiarengatiko jazarpenak ez du konnotazio sexualik (halakorik egongo balitz sexu-jazarpena izango litzateke) eta honela definitzen da 3/2007 Lege Organikoan: pertsonaren sexuaren arabera egindako edozein portaera, haren duintasunaren aurka egiteko eta, sexu-jazarpenean gertatzen den moduan, beldurrezko edo umiliaziozko egoera bat edo egoera iraingarri bat sortzeko asmo edo ondorioarekin.
Gai horri dagokionez, 2009tik aurrera modu formalean lan egiten hasi ginen eta I. Emakume eta Gizonen arteko Plana sortu zen. Bigarren plan hau egiteko, 2017an, Berdintasun Batzordea eratu genuen, eta planaren arduradunak eta koordinatzaileak izendatu dira.
Halaber, enpresako langileak inplikatu dira Planean aurreikusitako proiektuak garatzeko lantaldeetan, besteak beste lehen aipatutako sexu-jazarpenaren eta sexu-arrazoiarengatiko jazarpenaren aurkako protokoloa.
Ezagutu Lagun Arok genero-berdintasunarekin duen konpromisoa enpresan #EES #berdintasuna👇🏾https://t.co/OsRea5MWr5
— Seguros Lagun Aro (@seguroslagunaro) 27 de agosto de 2018