Gure aktiboen kudeaketa, gure zenbakiak, hau funtzionarazten duten pertsonak, gure konpromisoa eta gizarte-erantzukizuna duen enpresa izateko egiten duguna. Dena eskuragarri dago Seguros Lagun Aroren Enpresako Gizarte Erantzukizunaren Txostenean.
Ekonomia bat globalki jasangarria dela esan ahal izateko epe luzeko errentagarritasuna konbinatu behar du portaera etikoarekin, justizia sozialarekin eta ingurumenaren zaintzarekin. Ikusmolde horrekin, Seguros Lagun Arok Enpresako Gizarte Erantzukizunaren Txostena egiten du urtero, Global Reporting Initiative (GRI) ereduari jarraikiz.
Duela zenbait aste 2018ko txostena argitaratu genuen, eta urte hori, hain zuzen, inflexio-puntua izan zen Seguros Lagun Aroren historian EthSI zigiluarekin ziurtatuak izatea lortu baikenuen. Zigilu horrek gurean hainbat urtez lantzen aritu garen kudeaketa etikoa eta solidarioa aitortzen ditu.
Hazkunde errentagarri eta jasangarriko urtea
Aseguruen sektorea, beste sektore batzuen moduan, gero eta gehiago garatzen da gero eta konplexuagoa den ingurune ekonomiko eta teknologiko batean. Testuinguru honetan, markatuak genituen hazkunde-helburuak behar bezala lortuz amaitu genuen 2018.
Gure negozioak bere indarrari eutsi dio bi banaketa-kanaletan: Banku-aseguruen kanalean, LABORAL Kutxaren 309 bulegoekin, eta Bitartekaritzaren kanalean, gure aseguruak banatzen dituzten 553 bitartekarirekin.
341.826 bezerorekin, 181 milioi primarekin eta 440 milioi eurorekin hornidura matematikoetan, zerga aurreko irabaziak 41,2 milioi eurora iritsi dira, eta, beraz, % 10eko gehikuntza lortu da 2017arekiko.
2018an, banku-aseguruek 141 milioi prima fakturatu zituzten, eta Bitartekaritzaren kanalak 40 milioi prima.
Kudeaketa etikoa eta solidarioa EthSI zigiluarekin
Finantza Etikoen Behatokiak Seguros Lagun Aro ziurtatu du EthSI (Ethical and Solidarity Based Insurance) zigiluarekin kudeaketa etikoa eta solidarioa aitortzeko.
Zigilu horrek hainbat irizpideren ezarpena baloratzen du aseguru-etxeen sektorean gardentasuna eskaintzeko eta aseguru etikoen garapena sustatzeko xedearekin.
Behatokiak, Batzorde ebaluatzaile independente baten bidez, eremu hauetan taldekatutako alderdiak baloratzen ditu: komunitatearekiko eta lurraldearekiko erantzukizuna, erantzukizun ekonomikoa, inbertsio etikoak eta banku etikoaren erabilera, ekitatea eta gardentasuna, ingurumen-erantzukizuna, lan-erantzukizuna, egitura sozietarioa, gobernantza eta funtzionamendu demokratikoa.
Kode Etikoaren berrikuspena
2018an zehar, halaber, enpresaren Kode Etikoa berrikusi dugu. Hauek dira gure printzipio etikoak: legezkotasuna betetzea, erantzukizun korporatiboa, integritatea eta gardentasuna. Printzipio horiek Seguros Lagun Aroren jarduera-eremu guztietan aplikatzen dira: aseguru-etxeko langileak, bezeroak, bitartekariak, hornitzaileak, akziodunak eta gizartea oro har.
Oroitzapen positiboa
Gure ahaleginen zati handi bat bezeroaren esperientzia paregabea ematera bideratzen dugu, hau da, Lagun Arorekin duen harremanaren oroitzapen on bat uztera, hain zuzen. Lortzen ari garen edo ez jakiteko, “Bezeroaren ahotsa” izeneko programa bat jarri dugu abian. Horrela, ez dugu jakingo bakarrik nola konpondu den ezbeharra, baizik eta gurekin nola sentitu den ere bai bere ibilgailuarekin, etxean, saltokian… izandako arazoa konpontzeko.
Alde horretatik baita ere, Automobilaren Zerbitzua Emateko Taldean abian jarri dugu “Gu arduratuko gara” programa, gaitasunak garatuz eta pertsonak gaituz gure balioen isla eman ahal izateko interakzio bakoitzean.
2018an lortu dugu Autoetako bezeroen % 90 eta Etxeko aseguruen % 83 gogobeteta edo oso gogobeteta egotea ezbehar baten kudeaketaren ondoren, 10etik 8ko batez besteko notarekin.
Online peritazioa eta digitalizazioaren aurrerapenak
2018an zehar aurrera egin dugu aurten abian jarritako Ezbehar Digitalaren garapenean. Duela gutxi kontatu genizuen nola funtzionatzen duen etxeko eta saltokietako ezbeharrak online kudeatzeko plataforma honek. Aurrerapauso bat gehiago da bezeroekiko gardentasunean. Haien esku jartzen ditugu ezbeharra kudeatzen ari diren pertsonen kontaktuak, zerbitzu-konpromisoak, gremioen lan-plangintza, konpondutako kalteen fakturak, etab.
Eraldaketa digitalari esker eskaintzen ditugun zerbitzuetako beste bat online peritazioa da: ibilgailua peritatu behar duten baina ibilgailurik gabe egon ezin duten bezeroentzat pentsatua. Zerbitzu berri hori gure Konfiantzazko tailerretan dago erabilgarri eta harrera bikaina izan du, 15 minututan ibilgailuaren kalteen lehen balorazioa lortzen baitu bezeroak.
Aurrera jarraitzen dugu paperaren erabilera murrizten, dokumentazioaren digitalizazioari esker. Adibidez, gure bitartekariek eta agenteek jada aplikazioak dituzte gure sisteman dokumentazioa digitalki integratzeko, bai aseguruaren kontratuarena, bai ezbeharrarena.
Genero-berdintasunarekin konpromisoa
2018ko EGEren txostenean jasotzen dira urtean zehar gizon eta emakumeen arteko berdintasunari dagokionez garatutako mugarri esanguratsuenak.
Ekintza garrantzitsuenen berri eman dizuegu blog honetan. Adibidez, Lagun Aroko Berdintasunerako II. planaren ezarpena Urteko Kudeaketa Planean sartuz eta onetsiz eta sexu-jazarpenari eta jazarpen sexistari aurrea hartzeko eta aurre egiteko protokolo bat prestatuz. Komunikazio inklusiboaren gida bat ere egin dugu, gai horren inguruko prestakuntza batekin batera.
II. Berdintasunerako Plana jarri dugu abian Lagun Aron, sexu-jazarpena eta jazarpen sexista prebenitzeko eta aurka egiteko jarduketa-protokolo espezifikoarekin.#ZeroTolerantzia 🙅♂️🙅🏻♀️ 👉🏾 https://t.co/Cn8oY4IeOA#berdintasuna pic.twitter.com/SDlJ5jxlGy
— Seguros Lagun Aro (@seguroslagunaro) June 12, 2019
Lan-ingurune osasungarria
Txostenean jasotzen den moduan, gure Enpresa Osasungarriaren proiektuarekin jarraitu dugu. 2017az geroztik ari gara proiektu horretan lanean gure langileek bizitza-estilo osasungarriei dagokienez duten ezagutza areagotzeko (jarduera fisikoa, produktu osasungarriak eskuratzea, etab.)
Prestakuntza-jardueren artean sartzen da, hain zuzen, erakundeko 20 pertsonak Seguros Lagun Aroko Zerbitzu Zentraletan jarrita dagoen desfibriladore erdiautomatikoa erabiltzen ikastea. Halaber, desfibriladore hori jarri dugu Kanpo Desfibriladore Automatizatuen Euskal Erregistroan oro har gizartearentzat erabilgarri egon dadin.
Hurrengo ekitaldietarako erronka nagusiak
Gaur egun eta hurrengo ekitaldiei begira, gure erronka nagusiak hauek dira: bi banaketa-kanaletako ekoizpen berriaren gehikuntza (negozio-estrategia gisa), bezeroaren esperientzia hobetzea eta Aseguru-etxearen eraldaketa digitalean aurrera egitea.
Nahi duenak deskargatu edo online kontsultatu dezake Lagun Aroren 2018ko Gizarte Erantzukizuneko Txostena.