Udaberria bertan dago eta horrela adierazten digute marka handiek. Hobera jotzeko unea edo armairua berritzeko garaia da eta, gure kasuan, gure etxe-asegurua hobetzeko garaia.
Gure estaldurak zabaldu ditugu eta beste berri batzuk gehitu, hala nola Etxebizitza Digitala, urruneko laguntza informatikoa eta babes digitala poliza guztietan eskainiz.
Berme berri honek barne hartzen du, adibidez, gorabeherak urrunetik edo telefono bidez konpontzea, bertan laguntza informatikoa ematea, gurasoen kontrola, hodeian datuak konfiguratzea, segurtasun-kopiak egitea, datuak berreskuratzea eta antzekoak. Halaber, babes digitala eskaintzen du irainak ezabatzeko, Internet bidezko jazarpena kudeatzeko edo Internet bidez egindako erosketen erreklamazioetarako aholkularitza jasotzeko.
Estaldura zabalduak
Etxe-aseguru berriak bere estaldurak zabaltzen ditu. Beraz, ondorengo hobekuntzak modu automatikoan gehituko zaizkizu betiere aurretik kontratatuak bazenituen:
- Urak eragindako kalteak: ur-iragazketen ondoriozko kalteak estaltzen dira, baldin eta etxebizitzako bainuontzien, dutxen eta antzekoen tarteetan begi-bistakoa ez den zigilatze-akatsen bat badago; buxadurak libratzea 400 euroko mugarekin; topatzeko gastuak ezbeharrik gertatu gabe edota urak eragindako ezbehar baten ondorioz hezegailuak erabiltzeagatik ohiko kontsumo elektrikoan egondako igoera.
- Eragile atmosferikoak: 80 km/h-ko abiadura baino handiagoko eta 120 km/h-koa baino txikiagoko haizeteek eragindako kalteak estaltzen dira.
- Edukiari eragindako kalte elektrikoak: Aparatu elektrikoetan eta haien osagarrietan gertatutako kalteak estaliko ditugu ezbehar horren jatorria kanpotik etorritako gaintentsio elektriko bat bada (tximista, hornidura-hutsegitea, etab.) edo etxebizitzaren instalazio elektrikoaren zirkuitulabur batek edo beste aparatu batzuek sortutakoek eragin badituzte.
- Istripuz gertatutako beste kalte batzuk, hala nola ikus-entzunezko gailu elektronikoen (telebistak, eramangarriak tabletak, mugikorrak…) pantailetan gerta daitezkeenak.
- Sarrailetako muga 500 euroraino zabaltzea, baita eskudiruarena ere (Optima modalitatean).
Aukerako estaldura berriak
Etxe-aseguru berriak eskaintzen dituen aukerako bi estaldura dira Etxetresna Elektrikoen laguntza (piezekin edo piezarik gabe) eta Asistentzia Plus. Lehenengoak profesionala bidaliko du eta bere gain hartuko ditu eskulanaren hasierako hiru orduak, matxuratu diren eta polizaren kalte-bermeetan estaltzen ez diren marka zuriko etxetresna elektrikoak konpontzeko (10 urte baino gutxiago badituzte).
Polizak kontratatutako bermeek ezbeharra estaltzen ez duten kasuetan eta Asistentzia Plus kontratatua baduzu, hainbat profesionalen eskulana izateko aukera izango duzu, esaterako iturgina, igeltseroak, sarrailagilea, argiketaria eta abar, eta haien eskulanaren hasierako hiru orduak doakoak izango dira.
Hobekuntza eta estaldura berri hauek guztiak gehitzen zaizkie Lagun Arok lehendik eskaintzen zituenei, hala nola etxeko Eskutrebe Zerbitzua, Laguntza Juridikoa kontsumitzaile edo errentatzailea gisa, etab.
Zure etxe-asegurua kontratatu edo hobetu nahi baduzu, doan deituko dizugu edota zeuk dei dezakezu konpromisorik gabe 944 94 74 28 telefonoetara. ZureEtxeaHobetzen webgunean xehetasun gehiagorekin azalduko dizkizugu zure etxeko aseguruaren berritasunak.
Dagoeneko Lagun Arorekin etxe-asegurua kontratatua baduzu
Etxebizitza Digitala estaldura berria sartu dugu zure aseguruan, izapideak egin gabe eta zure priman kostu estrarik eragin gabe. Gainerako hobekuntzak automatikoki aplikatuko zaizkizu barne hartzen diren estalduretan eta kontratatuta dituzun aukerakoetan.
Jarri harremanetan gurekin zure aseguruko estaldurak aldatu edo aukerako berriak gehitu nahi badituzu.