Teknologia berriekin datu eta informazio ugari biltzen ditugu, kontu handiz gordetzen ditugunak: oporretako argazkiak, jaietako bideoak, ogasuneko dokumentazioa, fakturak… Baina… zer gertatzen da ekipamendu informatikoa kaltetzen denean eta ezin zarenean bertan sartu? Babesik gabe sentitu aurretik… gogoratu etxeko aseguruak datuak berreskuratzen lagunduko dizula.
Jakin badakizu norainoko balioa eta garrantzia–ez bakarrik materialak– dituzten ordenagailuetan eta memoria eramangarrietan gordetzen ditugun fitxategiek. Halako euskarriei zerbait gertatzen zaienean burua ez galtzeko, Datuak berreskuratzeko zerbitzua zuri informatikarekin laguntzeko pentsatuta dago. Eta, gainera, poltsikoa ukitu gabe. Ez da estrarik ordaindu behar Etxebizitza digitalaren laguntza informatikoaren estaldura Lagun Aroren etxe-aseguru guztien barnean dagoelako. Alegia, zerbitzu bat gehiago eta prezio berean.
Zer da datuak berreskuratzeko zerbitzua?
Informazioa berreskuratzeko zerbitzu hau erabiltzen da aseguratuaren jabetzakoak diren datu-bilketako gailuetarako, kaltetzen direnean eta horren ondorioz bertako informazioa atzitu ezin denean.
Datu-bilketako ekipoak kalte fisikoek (suteek, urak eragindako kalteek, istripuek, lapurretek eragindako kalteek…) nahiz logikoek (birus informatikoek, erabilera okerrek, giza akatsek, software-arazoek…) eragin ditzakete.
Etxeko tresna horiek etxe-aseguruan aseguratutako ondasunen barnean daude; besteak beste, hauek:
- barneko disko gogorrak (magnetikoak eta solidoak –SSD ere esaten zaie–)
- kanpoko disko gogorrak (mahaigaineko ordenagailuetakoak eta eramangarrietakoak)
- memoria eramangarriak (flash txartelak, USB, PDA eta antzekoak)
- bideo eta kamera digitaletako biltegiratze-sistemak.
Urtean bi aldiz erabil dezakezu zerbitzua, eta berreskuratutako datuak ezaugarri antzeko edo hobeagoko euskarri batean itzultzen dira. Daturik berreskuratu ezin bada, zerbitzuak propietate antzeko edo hobeagoko euskarri bat ziurtatzen dizu.
Zein zerbitzu estaltzen ditu eta zein ez?
Datuak berreskuratzeko zerbitzuak hau egingo du zuregatik:
- Kaltetutako euskarria aseguratuaren etxean jaso eta datuak berreskuratzeko laborategiraino eramatea.
- Kaltetutako euskarriaren ebaluazioa eta diagnosia egitea.
- Datuak berreskuratzea, ahal izanez gero.
- Euskarri berria kaltetuaren pareko edukierarekin edo handiagoarekin.
- Berreskuratutako informazioa duen euskarria laborategitik aseguratutako programaren onuradunaren etxeraino eramatea.
Enpresen inguruko biltegiratzeko gailuekin lan egiten baduzu (NAS zerbitzariak, RAID sistemak…), kontuan hartu ez direla zerbitzu honen barnean sartzen. Hona bermetik kanpo geratzen diren gauzak, zuretzat garrantzitsuak izan daitezkeen ala ez eta bermea interesatzen ote zaizun baloratu ahal izan dezazun.
Bermetik kanpo geratzen dira:
- Aipatu dugun moduan, enpresen inguruko biltegiratzeko gailuak.
- Behar bezala manipulatu ez diren biltegiratze-euskarriak berreskuratzea; esate baterako, aurreko datu-berreskuratzeko saioak, egoera txarrean dauden berme-zigiluak, torlojuak behartuta egotea…
- Berreskuratzea ezinezkoa da euskarria desagertu denean, kalteak azidoekin edo antzeko produktuekin eragin direnean, euskarrian gainidatzi denean edo “Head-Crash” delakoa gertatu denean (pelikula magnetikoa galtzea).
- Ez dira jatorrizkoak berreskuratuko, hala nola filmak, CDak, DVDak eta jolasak.
- Ez dira zerbitzu honen barnean sartzen euskarrien birkonfigurazioak edo berrinstalazioak.
- Disko gogorreko matxurak bakarrik estaliko dira; alegia, ez da estaliko software-programak, sistema eragileak nahiz datu-baseak konpontzea.
- Zerbitzuak ez du barnean hartzen euskarriaren edo gailuaren konponketa fisikoki kaltetu denean, baizik eta soilik barnean dituen datuak berreskuratzea. Ez da zerbitzu hau eskaintzearen ondoriozko emaitzarik bermatzen ez eta konpentsaziorik emango euskarriko informazioa guztiz edo partzialki lortzen ez bada. Informazioa ezin bada berreskuratu, gailua ordeztuko da pareko edukiera duen beste batekin.
Segurtasun-kopia, betiere hobe izaten delako aurrea hartzea gero damutzea baino…
Beharrik gabeko ustekabeko edo galera gehiago saihesteko, Etxebizitza Digitala zerbitzuak aukera emango dizu informatika-aditu batekin harremanetan jartzeko, zuk hautatutako fitxategien lineako segurtasun-kopia bat egiteko laguntza-zerbitzua eskuratzeko. Sistema erraz instalatzeko eta konfiguratzeko modukoa da; gainera, 15 GBko biltegiratze-edukiera dauka.
Informazio gehiago nahi izanez gero, joan ZureEtxeaHobetzen webgunera eta bertan aurkituko dituzu zerbitzuaren xehetasun guztiak. Lagun Arorekin etxe-asegurua kontratatuta badaukazu, estaldura hau sartuta daukazu eta kostu gehigarririk gabe priman.