Ingurumena gaur egungo kezka nagusietako bat da, eta klima-aldaketaren aurkako borroka indibiduala nahiz kolektiboa da. Enpresak gure lanarekin bat datorren jasangarritasun ekologikoa lortzen saiatzen gara, eta hori, gure sektorean, posible da aseguru jasangarriagoak izanda.
Ingurumen-jasangarritasunak oreka eskatzen du garapen ekonomiko eta sozialaren eta natura zaindu eta babestearen artean; eta, horretarako, efizientziaz kudeatu behar ditugu eskura ditugun baliabide naturalak, etorkizuneko belaunaldiek ere erabili ahal izan ditzaten.
LAGUN AROn, gure jarduerak ingurumenean duen inpaktu zuzena murrizten saiatzen gara. Horren erakusgarri da, besteak beste, energia berriztagarriak erabiltzen ditugula elektrizitatearen % 100erako. Gainera, aplikatzen ditugun neurrien artean, berrienak / lantzen ari garenak azpimarratuko ditugu:
- Gure polizen plastikoa erabat ezabatzea: plastikozko zorroaren eta laguntza-txartelaren ordez, PEFC ziurtagiria duten paperezko beste batzuk erabiltzen hasi gara. Urtero 9.500 m2 plastiko baino gehiago saihesten ditugu horrela.
- Poliza digitala: paperik gabeko poliza bat ezarri nahian gabiltza; paperaren kontsumoa nabarmen murriztea ahalbidetuko digu horrek.
- Ontzi berrerabilgarriak: konpainiako Zerbitzu Zentraletan erabilitako ontzietatik (edalontzietatik, botiletatik eta janari-edukiontzietatik) kendu egin dugu plastikoa.
- Hondakinak kudeatzea eta papera birziklatzea: Gure hondakinak bereizi egiten ditugu edukiontzietan botatzean. Zerbitzu Zentraletako lanpostu guztietan, kendu egin ditugu erabilera indibidualeko paperontziak. 1.503 kilo paper erretiratzea kudeatu dugu, birziklatzera zuzentzeko.
Jasangarritasuna, nolanahi ere, paperaren kontsumoa murriztea edo ingurumena zaintzea baino gehiago da. Horregatik, urrats bat gehiago egiten ari gara, etikoak eta solidarioak izateko asmoz, produktuaren eta konpainiaren mailan. Hori horrela, Seguros Lagun Arok EthSI zigiluaren aitorpena jaso berri du, zeinak aseguru etiko eta solidarioak dituzten aseguru-etxeak ziurtatzen dituen.
Zer da EthSI zigilua?
EthSI zigilua (Ethical and Solidarity Based Insurance) kalitate etiko eta solidarioa azpimarratzen duen bereizgarri bat da, aseguru-etxeen, aseguru-kudeatzaileen eta merkaturatzen dituzten produktuen gardentasun-maila eta jardunbide egokiak baloratzen dituena. Finantza Etikoen Behatokiak zigilu horrekin aitortzen ditu aseguru-etxeak, aseguru-artekaritzak, kudeatzaileak, agenteak eta merkatuan eskaintzen diren aseguru-produktuak, erantzukizun etiko eta solidarioko balioetan oinarritutako irizpide batzuen arabera.
Zigiluak gizarte- eta ingurumen-jasangarritasuna sustatzen dituen erakundearen inbertsioetako kudeaketa etikoa, gardentasuna eta gizarte-erantzukizuna nabarmentzen ditu, bi helburu nagusirekin:
- Aseguru-sektorearen barruan jardunbide etiko eta solidarioa sustatzea.
- Herritarrei beren balioekin bat etorriz arituko den mutualitate, aseguru-etxe edo artekaritza aukeratzen laguntzea.
Konpainia jasangarria 2018tik aurrera
Lagun Aron 2018an eskuratu genuen EthSI ziurtagiria: hainbat urtetako ahaleginaren eta lanaren ondoren, gure aseguru etiko eta solidarioen aitorpena, urtero berritzen duguna. Gure balioek konpromiso hauek hartzera eramaten gaituzte:
- Kontsumitzaileen benetako beharrak asetzen dituzten produktu eta zerbitzuak diseinatzea.
- Aseguratuek eta interes-taldeek zuzenean nahiz beren ordezkarien bidez enpresaren bizitzan aktiboki parte hartzen dutela ziurtatzea.
- Kudeaketa ekonomikoa eta jokabide etikoa uztartzea.
- Bere jarduerak pertsonengan zentratutako eta ingurumenaren aldetik jasangarria eta sozialki arduratsua den garapenera bideratutako ekonomia baten testuinguruan kokatzen direla bermatzea.
Aseguru jasangarriagoak
Aitorpena konpainia gisa eskuratu genuenetik lau urte igaro direnean, orain gure produktuek lortu dute EthSI ziurtagiria: Autoak, Etxeak, Bizitzak eta Istripuek. Urrats sendo bat da hori, aseguruen arloan egiten ari garen lan onaren erakusle.
Ziurtagiri horrek, gure produktuei dagokienez, bezeroentzako dokumentazioaren gardentasuna nabarmentzen du: Gure baldintzek eta klausulek bete egiten dituzte gardentasun- eta soiltasun-eskakizunak.
Gainera:
BIZITZA- eta ISTRIPU-aseguruak: Bizitza Emakumea, + Bizitza, Bizitza Optimoa, Bizitza Relax eta Istripuak Super 55 modalitateak sartzen dira bertan.
- Produktu egokituak: Gure zerbitzuak kolektiboetara edo zaurgarritasun-egoeretara egokituta daude, eta malgutasuna eskaintzen dugu primak ordaintzeko, baita produktuak kudeatzeko eragiketak ere. Espezifikoki diseinatutako estaldurak eta zerbitzuak dituzte. Ordaintzeko erraztasunak, hala nola aseguru anitzeko kontua, eta pandemian zehar ordainketak geroratzeko aukera. Gure harpidetza-politikak eskaeren % 1etik beherako bazterketa-tasa sortzen du, gure helburua ez baita arrisku “onak” soilik onartzea, baizik eta ahalik eta biztanle gehien aseguratzea.
- Gainera, Minbiziaren Aurkako Elkartearekin daukagun lankidetza-akordioaren esparruan, elkarteak antolatzen dituen minbiziaren aurkako kanpainak ezagutzera emango ditugu, informazioa emateko eta kontzientziatzeko, minbizia prebenitzeko bizi-ohitura osasungarriak hartzea sustatuz, eta kontratatzen den aseguru bakoitzarekin ekonomikoki lagunduko dugu.
ETXE-asegurua
- Gizarteari laguntzeko neurriak: Aseguruan % 10eko deskontu gehigarriak eskaintzen dizkiegu urtean diru-sarrera baxuak dituzten adineko pertsonei.
- Ingurumenaren aldeko neurriak: Etxean modalitate ekologiko bat abiarazteko konpromisoa hartzen dugu.
AUTO-asegurua
- Gizarteari laguntzeko neurriak: Stop Accidentes erakundeari ekonomikoki laguntzen diogu, produkzio berriko poliza bakoitzeko diru-kopuru bat emanez, elkarte horren bidez bide-segurtasunaren aldeko ekimenak bultzatzeko.
- Ingurumenaren aldeko neurriak:
- Ibilgailu elektrikoentzako modalitate bat daukagu, deskontu espezifiko batekin, bai eta errekuntza-ibilgailuentzako modalitate ekologiko bat ere.
Enpresak ere jasangarriagoak izan daitezkeelako eta jasangarriak izan behar direlako, Seguros LAGUN AROk ere bere ekarpentxoa egiten du aseguru jasangarriagoekin planeta salbatzeko, eta horren erakusle da EthSI ziurtagiria.