Errepideko trafiko-istripuak murrizteko eta bide-segurtasuneko eredu berri bat sortzeko helburuarekin datorren hamarkadan hildakoak eta zauritu larriak gutxitu ahal izateko, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak isunak eta zigorrak dakartzaten arau-hausteen eta puntu-galeren eguneratzearen berri eman du. 2021eko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean aldaketa horiek.
Isunak kudeatzeko eta gidabaimena kentzeko zerbitzua gure Lagun Aro Automobilen Aseguruan kontratatuta eduki arren, gidari guztientzat gomendagarriena da ez egotea zehapen ekonomikoa jasotzea edo gidabaimeneko puntuak galtzea eragin litzakeen inolako egoeratan. Horregatik, garrantzitsua da Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak Zirkulazio Kodean egindako aldaketak berrikustea eta gogoraraztea, baita errepideko edozein arau-hausteri dagozkion zehapenak ere, 2021eko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko direnak.
Hauek dira arau-hauste arruntenen aldaketak:
- 3 eta 6 puntu artean mugikorra eskuan gidatzeagatik.
- 3 eta 4 puntu artean segurtasun-uhala, haurrak lotzeko sistemak, kaskoa eta bestelako babes-elementuak ez erabiltzeagatik, bai eta halakoak gaizki erabiltzeagatik ere.
- 200 €-ko zehapena eta 3 puntu galtzea radarrak hautemateko mekanismoak eramateagatik. Konektatuta dauden ala ez alde batera utzita. Inhibitzaileek 6.000 euroko zehapena eta 6 puntuko galera ekarriko dute, orain arte bezala.
Abiadura-mugak
Abiadura-mugen aldaketa nagusiei dagokienez, azpimarratu behar da hiriarteko bideetan jada ezingo dugula 20 km/h-an gainditu onartutako gehieneko abiadura aurreratzeko. Gainera, gure arreta guztia jarri beharko dugu gure kaleetako ohiko ibilbideetan, gerta daitekeelako ibilbidea oso ondo ezagutzen dugulako arau-hauste bat egitea eta puntuak galtzea ere ekar dezakeen isunarekin zigortzea. Herri barruko bideetako abiadura-mugak gogortzeak, hirietako ezbehar-tasa murrizteko helburuaz gain, autoaren erabilera arautu eta hiriko mugikortasun-modu berrietara egokitu nahi du.
Herri barruko bideetako abiadura-muga orokorrak hauek izango dira, sailkapen desberdinen arabera:
- Plataforma, galtzada eta espaloi bakarreko bideetan, muga 20 km/h izango da.
- Noranzko bakoitzeko errei bakarreko bideetan, muga 30 km/h izango da.
- Noranzko bakoitzeko 2 errei edo gehiagoko bideetan, mugak 50 km/h izaten jarraituko du.
Hiri-mugikortasuna
Hiri-mugikortasunari dagokionez, DGTk aldatu egin du ibilgailu motordunen definizioa. Azpimarratu behar da araudi berrian tranbiak albo batera uzten dituztela, baina bizikletak ere bai, pedalei eragiteko laguntza dutenak, 25 km/h-ko gehieneko abiadurarekin, eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak (MPI). Aldaketa horren ondorio zuzena da horrelako ibilgailuen erabiltzaileek ez dutela Automobilaren Nahitaezko Aseguru bat (ANA) kontratatu beharrik. Aseguru bat kontratatu beharko dute bizikleta elektrikoekin edo 25 eta 45 km/h arteko gehieneko abiadura duen beste edozein motor-ziklorekin zirkulatzen dutenek. “Ibilgailu motordun” kontzeptuaren barruan sartuko dira, eta matrikula eduki beharko dute.