Tailer mekanikoek beren jarduera gelditu behar izan zuten koronabirusaren krisialdian. Orain, deskonfinamenduaren 1. fasetik, tailerrak eta osagarrien dendak berriro irekitzen ari dira.
Aurretiko hitzorduaz gain, zenbait prebentzio-neurri ere badaude, eta horiek kontuan hartu behar dituzu joan aurretik.
Bazenekien konpondutako ibilgailuen % 100 desinfektatzen dituela Seguros Lagun Arok konponketa amaitu ondoren?
Aukeratu zure udalerriko tailer bat
Tailerrek ibilgailuak konpontzeko eta mantentzeko jarduerei ekin diete berriro, deskonfinamenduaren 1. fasetik aurrera. Lehenik eta behin, tailerra zein udalerritan dagoen hartu behar dugu kontuan. Fase honetan, tailerretarako joan-etorriak bizileku-udalerriaren barruan bakarrik egin ahal izango dira. Zure herrian tailerrik ez badago izan ezik. Kasu horretan, eta logikoa denez, beste udalerri batzuetara joan gaitezke. Duela hilabete batzuk esan genizuen bezala, Lagun Aroren auto-asegurua baduzu konfiantzazko tailer bat duzu probintziako hiriburu bakoitzean.
Eskatu tailerrera joateko hitzordua
Ez joan tailerrera zure autoarekin aurrez hitzordu bat erreserbatu gabe. Lehen ere ohikoa zen, baina orain nahitaezkoa da tailerrera deitzea eta hitzordua eskatzea.
Tailer batzuen jabeek uste dute ez dutela edukiera-arazorik, bisitak mailakatuak direlako eta bezeroek denbora gutxi ematen dutelako lokalean. Hala ere, nahitaezkoa da aldez aurretik hitzordua hartzea. Beste betebeharretako bat da lehentasunezko ordutegia izatea 65 urtetik gorako gidariei arreta emateko.
Nolakoa izango da arreta tailerrean?
Tailerrera joaten garenean, banaka erantzungo digute. Aurretik ez badago, itxaroteko gune bat jarriko da.
Bezeroen eta langileen banakako babesa bermatzeko, metro bateko distantziari eutsi behar diogu babes-elementuak daudenean. Itxiturarik edo babes-maskararik ez badago, 2 metroko distantzia mantendu beharko dugu.
Instalazioak egunean bi aldiz garbituko dira, eta tailerreko langileen laneko arropa 60tik 90era gradu bitarteko tenperaturan garbituko da.
Lagun Arok aseguratutako ibilgailuen desinfekzioa
Seguros Lagun Arok hainbat prebentzio-neurri ezarri ditu Konfiantzako Tailerren sarean COVID-19aren aurka.
Konponketa amaitutakoan gure tailer-sarean konpondutako ibilgailu guztiak desinfektatzea izango da neurri nagusia. Desinfektatzeko eta garbitzeko prozesu hori metodo hauetakoren bat da (edo biak, tailerraren arabera):
- TP2 biruzidak erabiltzea gainazalak desinfektatzeko (aginte-panelak, bolanteak, abiadura-palankak, ate-eskulekuak, etab.) eta ingurumena desinfektatzeko. Europako araudiari jarraikiz birusaren aurrean eraginkortasuna erakutsi duten hainbat biruzida-produktu erabiltzea baimendu du Osasun Ministerioak.
- Biozida bidezko desinfekzioa –hala nola Ozonoa–: germenak, bakterioak, onddoak eta birusak suntsitzeko erabiltzen den bakterizida natural indartsua da, ibilgailuaren barnean nahiz klimatizazio-sisteman metatzen diren mikroorganismoen mintz zelularra oxidatzen eta suntsitzen dituena.
Gainera, “Automobilak mantentzeko eta konpontzeko tailerretan COVID-19ren ondoriozko prebentzioaren arloan jarduteko gidan” adierazitako gomendioak jarraituko dira. Gida hau tailerretarako erreferentzia da, eta konponketa-tailerren sektoreko enpresa-erakunde nagusiek (CETRAA eta CONEPA) eta erakunde sindikalen abalak adostu dute.
Etxeko zerbitzurako neurriak
Etxeko zerbitzua da automobila Lagun Aron aseguratuta edukitzearen abantailetako bat. Ibilgailua konpontzera joaten zarenean, etxera hurbiltzen zaituzte, eta, gainera, tailerrera ere eramaten zaituzte autoa jasotzera. Kasu horretan, tailerreko gidariek ahalik eta ondoen zainduko dituzte indarrean dagoen araudiak ezarritako higiene eta gizarte-distantziako neurriak. Segurtasuna bermatzeko, langileek norbera babesteko ekipamenduak erabiliko dituzte, eta ibilgailua desinfektatuko dute manipulatu aurretik.
Seguros Lagun Aro zurekin harremanetan jartzen denean konponketa antolatzeko, zure ibilgailua garbitzeko eta desinfektatzeko prebentzio-neurri espezifikoen berri emango dizute. Zalantzarik izanez gero, deitu ohiko telefonora: 944 94 74 28.