“Zertarako behar dut nik bizitza-aseguru bat?” Askok galdetzen diote hori beren buruari, gazteegiak eta ia hilezkorrak direlakoan. Baina gutako edonork izan ditzake diru-sarreretan eragina duten ustekabe edo egoera latzak, eta, hain zuzen ere, halakoen aurrean babesa ematen dute bizitza-aseguruek. Bizitza-aseguru on batek lasaitasuna emango dizu leku eta une orotan, eta babestu eta bermatu egingo du zure eta zure mende dauzkazunen egonkortasun ekonomikoa. Ez egin zugatik bakarrik; egizu haiengatik.
Lagun Aroren bizitza-aseguru guztiek “Zure ondoan” zerbitzu-gida bat dute, gehien behar duzunean zuri eta maite dituzunei laguntzeko.
Aseguru-motak
- Emakume bizitza-asegurua: Aseguru honen berme eta ezaugarri nagusia da kapital aseguratua diagnostikoa egiten den unera aurreratzen dugula, baliabide guztiak gaixotasuna sendatzera eta susperraldiaren gastuei aurre egitera bideratzeko. Ohikoena den bularreko minbizia ez ezik, emakumezkoen ugalketa-organoko beste minbizi batzuk ere estaltzen ditu, hala nola, umetokikoa edo zerbixekoa.
- Bizitza-aseguru Optimoa: Aukeratu zure inguruabar pertsonal eta familiarren arabera gehien interesatzen zaizun berme eta kapitalen arteko konbinaziorik egokiena. Era berean, zure lanbidea eta egiten dituzun bidaiak eta kirola edozein direla ere, zure premietara egokituko gatzaizkizu.
- Relax bizitza-asegurua: Kontratatzen errazagoa, erosoagoa eta arinagoa da. Oso prezio eskuragarriak ditu, eta oso berme lehiakorrak. Gainera, lanbide gehienak estaltzen ditu, baita zaletu gisa egiten diren kirol-praktika ohikoenak eta motoak gidatzea ere (horien zilindro-bolumena edozein izanik). Hori guztia azterketa medikorik gabe, osasunari buruzko bi galdera eginez soilik.
Zure ondoan zerbitzuen gida
Zure ondoan bost zerbitzu gehigarri daude, beharra duzun kasuetarako:
Aholkularitza eta izapideak heriotza-kasuan:
Aseguratua hiltzen bada, haren senideei, jaraunsleei edo polizako onuradunei behar duten informazio guztia emango zaie, heriotzaren zuzeneko eta berehalako ondorioei lotutako izapideen inguruan.
Oinordetza-prozesuari buruzko aholkularitza eta izapideak:
Judizioz kanpoko oinordetza-prozesuarekin lotutako edozein gaitan, aseguratuari eta haren senideei, jaraunsleei edota polizaren onuradunei, kalitatezko laguntza juridiko pertsonalizatua ematea da zerbitzu honen helburua. Baita aseguratuari aurretiazko aholkularitza ematea ere.
Testamentu pertsonal edo familiarra eta bizi-testamentua:
Zerbitzu honek Internetez edo telefonoz testamentu pertsonala edo familiarra eta/edo bizi-testamentua egiteko aukera ematen die aseguratuari eta bere ezkontideari, kalitatezko laguntza juridiko pertsonalizatua jasoz, abokatu baten bidez jardunez eta notarioaren aurrean sinatuz.
Bigarren iritzi medikoa gaixotasun larrien kasuan:
Gaixotasun larrien aukera osagarria kontratatzean, Espainian diagnostikatu zaion gaixotasun larri bati buruzko bigarren diagnostikoa eskatu ahal izango du horretara bideratutako kapital batekin zehazten diren baldintzetan.
Errehabilitaziorako eta integrazioan, egokitzapenean eta mugikortasunean laguntzeko programa:
Ezintasun iraunkorreko aukera osagarria kontratatzean, ezintasun iraunkorra eragiten duen istripu edo gaixotasun larririk izanez gero, arreta integraleko programa bat jasoko dute aseguratuak eta bere senideek.
Lagun Aroren bizitza-aseguruak une oro Zure ondoan daukazun lagun on baten modukoak dira. Zure bizitza eta zure maiteena errazagoa eta lasaiagoa izaten lagunduko dizun kide bat bezalakoak. Asegurua, izan ere, ez da zuretzat bakarrik; zure familiarentzat ere bada, zu ez zaudenean ere bizitzaz gozatzen jarraitu ahal izan dezaten, gustatuko litzaizukeen bezala. Hori baino opari hobea egiterik ba ote?
Behar izanez gero, 900 380 838 telefonoan artatuko zaitugu, egunaren 24 orduetan, asteko egun guztietan.